2011/12/31

1. ULERTU: ZER DIRA IKTak eta ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Informatzeko eta komunikatzeko, informazioaren trataera eta komunikazioa errazteko, tresnak dira Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak). Hezkuntzara, eta hain zuzen eskolara eta gelara, interpolatuz, irakasleen, irakasleen eta gurasoen, irakasleen eta komunitatearen, irakasleen eta ikasleen eta ikasleen arteko informazioa eta komunikazio harremanetan islatzen dira tresna horiek.

Hain azkar aldatzen eta eraldatzen den gizarteari begira dagoen hezkuntzak bere prozesuaren baitako partaide guztien elkarlana eskatzen du. Helburu berak jomuga hartuta, elkarrekin egin behar dute lan irakasle, ikasle, guraso, komunitate, agintari eta hezkuntzan zeresana duten agente guztiek. Hala eta guztiz ere, IKT guztiek ez dute lankidetza bermatzen; ematen zaion erabileraren araberakoa baita emaitza. Alegia, teknologia berriak nola integratu behar diren pentsatu egin behar da.

Gaur egungo aniztasunaren eskutik joateko tresna garrantzitsuak dira IKTak. Izan ere, etnia, arraza, ezaugarri, egoera, identitate, kultura... ezberdinetako pertsona taldeak elkarrekin hezten dira eta horien guztien, bakoitzaren, beharrak asetzeko ezinbesteko laguntza izan daitezke teknologia berriak, nola erabili jakinez gero. Era horretara, ikaskuntza pertsonalizatua izango litzateke hezkuntzaren ardatz, eta multialfabetizazioa eta multikulturalitatea bezalako ezaugarriak izango litzateke prozesuaren ardatz nagusi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario