2012/01/23

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute?

Lau hilabete pasa ditugu blog hau elikatzen. Hasiera hartatik gaur arte asko ikasi dugu eta horren isla da IKTZaLeak bloga.
Zaila izan da taldean lan egitea, erdibertaratze modalitateari eutsiz, apenas elkar ikusi gabe. Baina kontuak kontu, oso aberasgarria izan da guztiontzat. Elkarrekin lan egiteko era berri batean trebatu gara eta aurrerantzean ere, etorkizunean, baliagarria izango zaigu.

2012/01/13

3.SAKONDU: HEZKUNTZA-TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN.

3. SAKONDU: BALIABIDE ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN ANTOLAKETA HEZKUNTZAN

3. SAKONDU. ESKOLA 2.0: ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO?

3. SAKONDU: EUROPAR POLITIKAK "PRAKTIKA EGOKIEI" BURUZ


Garai batean hezkuntza politika gizarte arazo handiei zegoen lotuta, gaur egun, hezkuntza politika garapen ekonomiko eta lanari lotuta dago, eta hemen agertzen dira IKTak garapenari lotutako tresna bezala.
Nahiz eta aurreko mendeko 70. hamarkadan ordenagailuak egon, ez da 1980. arte PCak agertzearekin batera, informazioa eta komunikazioaren trataera berri baten aurrean gaudela konturatzerakoan, hezkuntzan erabiltzeko mugimenduak agertzea. Ondorioz, 1980.urtean IKTak hezkuntza munduan sartzeko Erresuma Batuan egin ziren lehen saiakerak, Espainian 1986an.
Hasiera batetan IKTeen sarrera hezkuntza sisteman “talisman” modura ikusi zen eta eskolei baliabideak eskaintzearekin nahikoa izango zela gizartearen ahalmena eta garapena lortzeko eta hezkuntzak zuen krisia murriztuko zela. Beste helburu batzuek, eskolaren, lanaren eta etxearen arteko distantzia eta desberdintasunak murriztea ziren eta aldaketa teknologikoa, kulturan eta antolakuntzan sustatu Gaur egun herrialde batzuetan horrelako politika eta ikuspuntuak oraindik diraute. Helburu hauek beraiekin daramate IKTak ezagunak izatea eta hezkuntzan mundu teknifikatu baterako alfabetizaziorako hurbilketa: e-gobernanza, e-ciudadania, e-negozioak, globalizazioa…
Administraziotik bultzatutako politika hauek ikusi ondoren, beharrezkoa jotzen da indarrean jarri diren politikak, hezkuntza sistema hobetzeko eta curriculuaren barne daudenak, baliagarriak izan diren ala ez aztertzea. 25 urte igaro ondoren ikusi da IKTak sartze hutsarekin ez dela beti positibo izan ikaskuntza/irakaskuntza prozesurako, pausu erraldoi bat izan dela (batez ere hezkuntza sistema publikoan), baina garrantzi gutxi eman zaio irakaslegoak hauekin edo hauen bitartez egindakoari. Hala ere, azken urte hauetan, oso garestiak izan diren programa hauek zer etekin eman duten galdezka ari da administrazioa.
Azken urteotan indarra hartzen ari diren proiektu eta esperientziak, berrikuntza pedagogikoarekin dute zerikusia.

Guzti honek gaur egun “praktika egokiak” eta “etengabeko berrikuntza” -ri buruz hitz egitea ekarri du eta ezarriko diren politikak galdera hauek erantzun beharko ditu:
·Nola bultzatzen dituzte herrialde desberdinek IKTeen inguruko eta hezkuntzan txertatutako IKT topikoei buruzko berrikuntzak? Nor eta zer prozesu daude inplikatuak, zer irizpide erabiltzen da, zein da oinarrizko ezagutza?
·Zein faktoreek dute eragina politika hauek arrakasta izan dezaten? Bertan,hezkuntza erabiltzaileez gain, komunikazio edo enpresa munduko eragile berriak gerturatu daitezen.
·Erabiltzaileari zuzendutako zer berrikuntza egiten dira hezkuntza munduan IKT topikoak kontuan izanik? Hezkuntza sistemak nola erantzuten dio?
Emaitzak nahiko ezkorrak dira eta IKTeen erabilera zuzena izan dadin, testuingurua alda dadila eskatzen da, zerbitzuetara sarrera gehiagorekin, software erakargarriarekin eta IKTen integraziorako helburu pedagogiko garbiekin. Beste gomendio batzuek eragile desberdinen artean (politikoak, industria, ikertzaileak, …) zubiak eraikitzea proposatzen dute.
            Europar batasunaren ikuspuntutik, hezkuntza politika bateraturik ez dagoela azpimarra genezake eta Europako politika, batasun ekonomikoari eman dio garrantzia komunitate bat elkartzea baitu helburu, enpresen etekinei begira, elkarbizitzaren eraikuntza eta gizartean errotzea. Testuinguru guzti honetan sartzen da hezkuntza, hezkuntzaren bidez belaunaldi berriak eraikitzen baitira.
Ondorioz, ”praktika egokiak” beste irakasle batzuetan berrikuntza, irakaskuntzaren aldaketa, digitalizazioa, kultura aniztasuna, e-learning, etab esan nahi dute, baina irakasleak dira beraien ikasleekin batera prozesu berri bat eraikiko dutenak.

3. SAKONDU. ESKOLA 2.0. - 1X1 baino askoz gehiago


Espainiako gobernuak 2009/2013 urteen artean aurrera eramango duen egitasmoa da, Hezkuntza ministerioak zuzendua eta Autonomi Erkidegoekin garatua, diru publikoarekin mantentzen edo laguntzen diren eskoletako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako  ikasle guztiei zuzendua. Guztira 1.500.000 ordenagailu eramangarri ikasleentzat, 80.000 ordenagailu irakasle eta eskolentzat eta 80.000 gela digital besteak beste.

Hau guztia, informazio, komunikazio eta ezagutza gizartea toki eta arlo guztietara hedatzen ari delako gertatzen ari da eta hiritar guztien lan arloan, aisian, kontsumoan eta gizarte harremanetan sartzen ari direlako IKTak, ondorioz hezkuntza sistema ezin daiteke olatu honetatik kanpo geratu.

Gaur egungo ikaskuntza mota eraldatzen ari da eta edukiak jaso baino; etengabe ikasiko duen hiritarra, auto ikaskuntza garatzeko konpetentziak izango dituena, denon arteko ezagutza sozialaren eraikitzea, … honen guztiaren errudun dira IKTak eta gizarte berri honen ezaugarri bilakatu dira.
Honek guztiak IKTak hezkuntzan integratzea eskatzen du eta hezkuntza sisteman aldaketa batzuk eskatzen ditu:
· Irakaslearen rola eta praktika aldatu beharra, aholkulari eta ikaskuntza prozesuaren laguntzaile bilakatu behar da. Konpetentzia digitalak izan behar ditu eta ikasleen gaitasunak eta baliabide digitalak eratzeko.
· Ikaslea informazioaren erabiltzaile kritiko eta inteligentea izan behar da.
·   Eskola antolakuntzak, ikaskuntza ingurune birtualak eratu behar ditu eta ikaskuntza metodo autonomo eta kolaboratiboak aurrera eramateko web 2.0ko tresnak erabiliko ditu.
· Irakaslegoaren formazioa ez bakarrik arlo teknikoetan, arlo metodologiko eta pedagogikoetan ere bai.
Curriculuan, arlo eta hezkuntza maila guztietan aldaketa hauek era integratu eta praktiko batean izan daitezela azpimarratzen da, testuinguruak egokituz, eduki desberdinekin harremanetan jarriaz, ikaskuntza/irakaskuntza prozesuen erabakien aholkularitza eginez, IKTak ezagutza eraikitzeko tresna bezala erabiliaz, etab. Honela, ikasleak derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaierarako garatuta izan beharko luke informaziaren trataera eta konpetentzia digitalari buruzko gaitasuna.
Ondorioz, ikaslearen motxila digitala izango dena sortzen da; bakarka, talde lanean eta lan kooperatiboetan, eskolan eta etxean, ikaskideekin, familian eta lagunekin lan egin dezan eta lan guzti hauen emaitza denon eskura jartzeko ahalmena, baliabideak, ezagutza eta gaitasuna eduki dezan.

Azkenik, eskola 2.0ren helburu nagusia, XXI. mendeko hezkuntzaren kalitatea eta berdintasuna lortzea da, hau da, iraultza teknologikoak eskura jartzen dituen baliabideekin, hiritar kritikoak, giazartean aktiboak, jakintsuak, profesionalki eta pertsonalki gero eta prestatuagoak eta batez ere, gizon eta emakume onak, askeak, azkarrak eta zoriontsuak.

0. BALIABIDEAK: Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

Spicynodes programa oso bisuala, berezia eta berria da, baina oso zaila iruditzen zaigu kontzeptuen arteko harremanak argi eta garbi ikusteko. Hortaz, Cmaptoolsera pasa dugu lagungarri izateko. Cmaptoolsek baina kontzeptuen artean lotura hitzak jartzera behartzen du bat; kontzeptuentzako lekua egin dugu tarteka lotura horietan.

2012/01/09

3. SAKONDU: IKTtatik Hezkuntza Baliabideetara

IKTetatik HEZKUNTZA BALIABIDEETARA 


IKTen malgutasuna: berrikuntza teknologikoak ez du zertan berrikuntza ekarri behar, ez eta hezkuntzaren hobekuntza ere.


Ordenagailua edota internet moduko teknologia hain biguna, eskolak duen egitura hain gogorrean txertatzea zaila da: honek hezkuntza tradizionalaren eta administrazioaren hausnarketa eskatu.


Ezinezkoa IKTek hezkuntzaren prozesuak eta emaitzak hobetzea, irakasleak, zuzendariak, laguntzaile pedagogikoek, espezialistek, administrazioak... hezkuntzaren inguruan hausnarketa egiten ez badute: curriculma, ebaluazio sistema, eskolaren kudeaketa...IKTek izaera eraldatzailea dute ( 3 eratara eragin):        
a)Interesen egitura eraldatu ( prioritario/zaharkitua, botere erlazioak... erabat aldatu)
b)Sinboloen izaera aldatu: informazioa kudeatu, bildu, eskuratzeko... era desberdinak.         
c)Komunitatearen izaera eraldatu: globalizazioa, ziberespazioa...


Hala ere adi: informazioa eskuragarri izateak ez du esan nahi, informazio hori ezagutza egokian erabiltzeko gaitasuna dugunik ( adibidez, sektore armamentistikoa).


Oinarrizko bi ideia: IKTak hor daude eta egongo dira denbora luzez. Hala ere, IkTak ez dira neutralak eta interes eta balore jakn batzuen arabera ari dira garatzen. Interes eta balore hauek ez dira beti hiritar guztien onerako.


IKTak hezuntza ikuspegi berriak ireki, baina ez dute funtsezko aldaketa pedagogikoa, hezkuntza politiken eraldaketa, baldintza materialen transformazioa... ekarri.


Eskola errealitatea baina geldoago eraldatu


IKTak eskolan erabiltzearen zailtasuna: irakaslean zentratutako hezkuntza, homogenizazioa, eskolaren erregularizazioak... eraldaketa oztopatu. 


“Los educadores con inquietud por renovar y mejorar la educación con el uso de las TIC se sientes prisioneros de las estructuras administrativas y organizativas. Necesidad de reconocer e impulsar iniciativas de abajo a arriba mediante estructuras que las favorezcan”. 


Hezkuntzaren eraldaketa: Shool + (proiektu honek orokorrena, eskolen beharrak, curriculumaren mugak... kontuan hartzen ez direla argitu).


School + proiektuaren 7 oinarriak IKTek berrikuntza pedagogikoa ekar dezaten:
     -Azpiegitura teknologiko egokia
     -Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan bide berrien erabilera
     -Kudeaketaren ikuspegi konstruktibista
     -Ikasleen gaitasuna landu, euren prozesu propio gauzatu dezaten
     -Hezkuntza emaitzak aurreikusteko ezintasuna
     -Irakaslearen interakzio zabaldu
     -Pedagogiaren inguruko hausnarketa komuna
Ondorioa:
Ez dira instrumentuak edota teknologiak irakaskuntza prozesua aldatzen dutenak, guztiz alderantziz: irakasleen praktikak dira IKTak moldatzen eta erabilgarri bilakatzen dutenak.
Ezin gara ilusionismoan erori: baliabide ekonomikoak urriak dira, zuzendari eta administrazioaren pentsamoldea zaila izan ohi da aldatzen...
Gauza asko aldatu behar IKTen erabilera bultzatzeko eta hauetako asko irakasleen eskuetatik/konpetentzietatik kanpo.