2011/12/01

5. KONPARITU: IKUSENTZUNEZKO HIZKUNTZAREN ONDORIOAK

Aurreko lanetan bezala, IKTeetan trebatzeko aukera izan dugu; oraingoan, bideoaren bidez, iragarki bat egitea izan da gure zeregina. Lan erakargarria, irudimena, sormena eta trebakuntza teknikoa lantzeko aukera ematen duena eta mezu edo produktu bat saltzeko helburu duena. Talde gehienok lehenengo hautua egin dugu.

Iragarkiaren helburua mezua saltzea denean, irudiak mezuarekin bat etorri behar du (saldu nahi duguna erakutsi behar dute) eta iragarkia luzeagoa izan daiteke.
Iragarkiaren helburua produktua saltzea denean begietatik sartu behar du eta iraupen motzekoa izan behar du, teknikoki dinamikoa (efektu askorekin) eta planoak iraupen motzekoak eta azkarrak izan behar dute. 

Bigarren helburua du XAKA JAN BAN, Gu gera lau taldearen iragarkia, guri gehien gustatu zaigun iragarkia. Lengoai audiobisualak eskaintzen dizkigun baliabideak gehien erabili dituena (plano desberdinak, irudi eta soinu efektuak) eta dinamikoa eta erakargarria da.
PINOTXO IKT iragarkia ondo dago, aurrekoa bezala lengoai audiobisualaren baliabide ugari erabiltzen ditu, baina luzeegia eta astuna egiten da.
Beste iragarkiak lengoai audiobisualaren ikuspuntutik plano berdina erabiltzen dute denbora guztian (plano orokorra) eta edizioan oinarritu dira erakargarritasuna bilatzeko, orokorrean luzeegiak eta "txispa falta" zaiela iruditzen zaigu.
Gure iragarkian hobetu beharrekoak daude; musika ez da iragarkiarekin batera bukatzen, off ahotsa sobera dago eta hirugarren planoa zertxobait luzeegia da.

Bukatzeko, lan honen azken emaitza talde lanean oinarritzen da, baina lana egiteko tresna batzuk (kamera, edizioa) bakarka lan egiteko tresnak dira; hau da, ezin da denon artean batera lan egin. Beraz, lankidetza bultzatzeko orduan beste maila batean jarriko genuke; proiektu osoa talde lana da; gidoia talde lanean egin daiteke (Googledocs, Wikiespaces...); grabatu, bakarkako elkar lan baten koordinazia da (kamera, argia, aktoreak, ...) eta edizioa, bakarkako lana da. Hala ere, ikasleentzat erakargarria den mundu eta baliabide batzuk eskaintzen dizkiguten aukerekin lan egitea oso ideia ona da.

1 comentario: