2011/12/22

5. KONPARITU: HODak SORTZEKO BITARTEKOAK

Ekintza berria izan da guretzat hezteko objetu digital bat sortzea. Software jakin batean (Edilim aukeratu dugu guk) trebatzea eskatu du horrek. Entretenigarria, berria eta aktuala da zeregina; irudimena, sormena eta imajinazioa lantzen dituena. Programa berri bat ikasteak, hortaz, ordu asko eskatzen ditu: hau eta hura begiratu, saiatu, gaizki egindakoa nola konpondu aztertu…

Ez da programa zaila, batez ere funtzionamenduaren nondik norakoak ongi azaltzen dituzten tutorial asko dagoelako eskuragarri eta lagungarri. Ariketa mota asko sortzeko aukera ematen du eta ariketa horiek, gainera, hainbat irizpideen arabera (informazioa, hitzak, irudiak, zenbakiak eta jolasak) sailkatzen dira, zereginak erraztuz.

Edilimeko atalik interesgarrienetarikoa da laguntza atala. Ariketak egiteko jakin beharreko oinarrizko ezagutzen berri ematen da hor. Asko kosta zaigu laguntza hori gure ariketetan txertatzea. Bestalde, idazketa lineala izan behar du nahitaez eta itxura ez da oso egokia eta aktuala. Hobetu beharreko ezaugarria dela iruditzen zaigu.

Gaia aukeratzeak bere lanak eman badizkigu ere, giza gorputza aukeratu dugu azkenean, batez ere, baliabideak lortzeko erraztasunak ematen dituelako gai honek; eta LIM bat sortzeko aukera anitzak.

Ikasgelan gelako talde guztien lanak ikusita ondorengoa ondorioztatu dugu, guk landutako Edilimez eta gainerakoek jorratutako objetu digitalak sortzeko programez: oso bisuala da Jclick (irudi eta argazki lan-landuak egiteko aukera ematen du); osoa da Cuadernia. Besteak beste, bideoak sartzeko aukera ematen du; Scratch, berriz, interaktiboa da, bideojoko erakoa eta animazioak sortzeko aukera du. Edilimek edukiei ematen die garrantzia gehienbat, ariketa mota asko egiteko aukera emanez. Baina itxura oso sinplea du. Funtzionala da azken finean, Edilim.

No hay comentarios:

Publicar un comentario