2011/12/31

1. ULERTU: ZER DIRA IKTak eta ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Informatzeko eta komunikatzeko, informazioaren trataera eta komunikazioa errazteko, tresnak dira Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak). Hezkuntzara, eta hain zuzen eskolara eta gelara, interpolatuz, irakasleen, irakasleen eta gurasoen, irakasleen eta komunitatearen, irakasleen eta ikasleen eta ikasleen arteko informazioa eta komunikazio harremanetan islatzen dira tresna horiek.

Hain azkar aldatzen eta eraldatzen den gizarteari begira dagoen hezkuntzak bere prozesuaren baitako partaide guztien elkarlana eskatzen du. Helburu berak jomuga hartuta, elkarrekin egin behar dute lan irakasle, ikasle, guraso, komunitate, agintari eta hezkuntzan zeresana duten agente guztiek. Hala eta guztiz ere, IKT guztiek ez dute lankidetza bermatzen; ematen zaion erabileraren araberakoa baita emaitza. Alegia, teknologia berriak nola integratu behar diren pentsatu egin behar da.

Gaur egungo aniztasunaren eskutik joateko tresna garrantzitsuak dira IKTak. Izan ere, etnia, arraza, ezaugarri, egoera, identitate, kultura... ezberdinetako pertsona taldeak elkarrekin hezten dira eta horien guztien, bakoitzaren, beharrak asetzeko ezinbesteko laguntza izan daitezke teknologia berriak, nola erabili jakinez gero. Era horretara, ikaskuntza pertsonalizatua izango litzateke hezkuntzaren ardatz, eta multialfabetizazioa eta multikulturalitatea bezalako ezaugarriak izango litzateke prozesuaren ardatz nagusi.

3. SAKONDU: HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOA

2011/12/27

3. SAKONDU: MARCO ESTRATÉGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION EN LA ESCUELA

XX. mendearen bukaeran iraultza digitala iritsi zaigu, gure gizartean indar eta abiadura handiz sartutako teknologia eta gailuak, informazioa eta komunikazioa ulertu eta lantzeko modu berriak ekarri dituzte.
Tresna hauek eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi zen 1994an Bangemann informearekin eta ordutik ekimen edo poiektu desberdinak jarri dira martxan Europa, Espainia eta EAE mailan.
EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994) Banglmann informea.

(1996) Europa a la vanguardia de la sociedad de la información.

(1999) Estrategia Lisboa.
(2000) eEurope: eEurope 2002 eta eEurope 2005

(2000) elearning eContenidos.

(2005) i2010.
(2000) Plan info XXI

(2003) Comisión Soto

(2004) plan educación.es

(2005) plan Avanz@

(2006) LOE

(2009) Avanz@2

(2009/13) Escuela 2.0

(1999) Inicitaiva 2000 tres

(2000-2004) Plan premia I

(2004tik aurrera) Plan premia II

(2002) “ Plan Euskadi en la sociedad de la información.” (PESI)

(2007) Dekretu 175/2007
(2009) plan premia III

(2010) PESI2

(2010) Modelo de madurez tecnológica de centro educativo.

(2010) Eskola 2.0

Garatu plana
Nahiz eta proiektu guzti hauek izen desberdinak eduki, guztien helburu orokorra IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea izan da; hasieran, baliabideak eta infraestruktura eskuratzea zen helburu nagusiena, ondoren, ikaskuntza/irakaskuntza prozesuak eguneratu, osatu eta eraiki eta gaur egun, teknologia ikuspegi holistiko batetik kontuan izatea gure bizitzan, hezkuntzan, harremanetan eta gizartean duen eragina eta presentzia ikusita.

2011/12/26

2. ANALIZATU: IKASITAKO KONTZEPTUEN ZERRENDA

  • Hezteko objetu digitala (HOD)
  • Web 2.0
  • TPACK metodologia
  • Multialfabetizazioa (alfabetatze multiplea)
  • Interaktibitatea
  • Eskola 2.0
  • Internet Eskolan
  • Internet Gelan
  • Bloga
  • Post
  • Wikia
  • Sare sozialak
  • Mapen aplikazioa
  • Embed
  • Html
  • Etiketak (tags)
  • Etiketa lainoa (tagclouds)
  • Bookmarking
  • Folksonomy
  • Sharing
  • Audioblogging
  • Poadcasting
  • Permalink
  • Trackback
  • Blogroll
  • URL
  • Teknografia
  • Plataforma
  • Ikusentzunezko hizkuntza
  • Movie Maker
  • Youtube
  • Skype
  • PDI
  • Arbel digital interaktiboa
  • Neetbook
  • Lankidetza: Kolaborazioa + kooperazioa
  • Potopeach
  • Autonomia
  • Gela digitalak
  • Konektibitatea
  • Eduki digitalak
  • Natibo digital
  • Inmigrante digital
  • Konpetentzia digital
  • Gizarteratze digital
  • Gizarte audiobisual
  • Sortzaile-entzule
  • Praktika onak
  • E-learning
  • Eten digitala
  • Software
  • Hardware
  • Firmwarea
  • Teknofobia
  • Teknofilia
  • Euskarriak
  • Nabigazioa
  • Ezagutza teknologikoa
  • Ezagutza pedagogikoa
  • Ezagutza disziplinarra
  • Multimedia
  • Sekuentzia didaktikoa
  • Modularitatea
  • Interoperabilitatea
  • Portabilitatea
  • LOM
  • Metadatuak
  • Agregazio maila
  • Hipertestua
  • Weblloga
  • Gidoi teknikoa
  • Liburu digitala
  • Bideo didaktikoak
  • Bideo hezigarriak
  • Alfabetizazio audiobisuala
  • Flickr
  • RSS
  • Sindikazioa
  • Euskarri periferikoak
  • Aplikazioak
  • Intranet
  • Internet
  • www
  • IP helbidea
  • FTP
  • Curriculuma
  • Hiritartasun digitala
  • Bizitza osorako ikaskuntza
  • Bilatzaileak (google, ... )
  • Alfabetizazio teknologikoa
  • Telematika sareak

2011/12/22

5. KONPARITU: HODak SORTZEKO BITARTEKOAK

Ekintza berria izan da guretzat hezteko objetu digital bat sortzea. Software jakin batean (Edilim aukeratu dugu guk) trebatzea eskatu du horrek. Entretenigarria, berria eta aktuala da zeregina; irudimena, sormena eta imajinazioa lantzen dituena. Programa berri bat ikasteak, hortaz, ordu asko eskatzen ditu: hau eta hura begiratu, saiatu, gaizki egindakoa nola konpondu aztertu…

Ez da programa zaila, batez ere funtzionamenduaren nondik norakoak ongi azaltzen dituzten tutorial asko dagoelako eskuragarri eta lagungarri. Ariketa mota asko sortzeko aukera ematen du eta ariketa horiek, gainera, hainbat irizpideen arabera (informazioa, hitzak, irudiak, zenbakiak eta jolasak) sailkatzen dira, zereginak erraztuz.

Edilimeko atalik interesgarrienetarikoa da laguntza atala. Ariketak egiteko jakin beharreko oinarrizko ezagutzen berri ematen da hor. Asko kosta zaigu laguntza hori gure ariketetan txertatzea. Bestalde, idazketa lineala izan behar du nahitaez eta itxura ez da oso egokia eta aktuala. Hobetu beharreko ezaugarria dela iruditzen zaigu.

Gaia aukeratzeak bere lanak eman badizkigu ere, giza gorputza aukeratu dugu azkenean, batez ere, baliabideak lortzeko erraztasunak ematen dituelako gai honek; eta LIM bat sortzeko aukera anitzak.

Ikasgelan gelako talde guztien lanak ikusita ondorengoa ondorioztatu dugu, guk landutako Edilimez eta gainerakoek jorratutako objetu digitalak sortzeko programez: oso bisuala da Jclick (irudi eta argazki lan-landuak egiteko aukera ematen du); osoa da Cuadernia. Besteak beste, bideoak sartzeko aukera ematen du; Scratch, berriz, interaktiboa da, bideojoko erakoa eta animazioak sortzeko aukera du. Edilimek edukiei ematen die garrantzia gehienbat, ariketa mota asko egiteko aukera emanez. Baina itxura oso sinplea du. Funtzionala da azken finean, Edilim.

2011/12/05

2. ANALIZATU: AURRE-EZAGUTZAK ANALIZATU

Zer da berrikuntza gelan?
Administrazioarentzat berrikuntza, eskolak eta ikastetxeak baliabidez hornitzea izan da eta honetan esfortzu ekonomiko handia egin du, ondorioz, azken urteotan teknologia berriak toki guztietara iritsi dira. Beraz, honekin berrikuntza materiala lortu da.


Irakasleek teknologia berri hauek erabiltzen hasi dira, baina betiko edukiak eta metodologia erabiliz inongo aldaketarik egin gabe eta hau ez da nahikoa, pedalak dituen formula bateko kotxe bat bezala bait da. Teknologia berriak erabiltzearekin batera berrikuntza metodologikoa egon eta egin behar da eta hau irakasleen lana da. 


Hau nola lortu daiteke? Irakasle bakoitza bere diziplina landuz, ikasle, talde eta eskola bakoitzaren maila eta berezitasunetara egokituz, curriculuma oinarri bezala hartuz eta metodo pedagogiko berritzaileak erabiliz. Hau guztia, teknologiak eskaintzen dituen egile tresnez baliatuz lortuko dugu, ariketa erakargarriak eginez, dinamikoak, berritzaileak, ikaslea bere jakintzaren sortzaile eta ikerketaren erantzule bihurtuz.


Nola planifikatzen da irakaskuntza 


ikaskuntza prozesua IKTekin? 
  • Helburuak zehaztuz; zein gaitasun landu nahi ditugu? nola landu nahi ditugu? zer irakatsiko dugu? zer lortu nahi dugu? nola ebaluatuko dugu? zer tresna erabiliko ditugu?
  • Gaia landuz
  • IKTeek eskaintzen dizkiguten tresna eta baliabideak aukeratuz, erabiliz eta helburuetara egokituz; egile tresnak, blogak, mapa kontzeptualak, jolas interaktiboak, aurkezpenak, etab.
  • Egin beharreko ariketa eta lanen "tempoa" eta epeak zehaztuz.
  • Proiektuka eta taldeka lan eginez
  • Ikertuz, saiatuz, ebaluatuz eta zuzenduz
  • Argitaratuz. konpartituz edo plazaratuz, honela kasleek ikusiko dute beraiek egindako lana zerbaitetarako balio duela eta edozeinek ikus dezakeela, horrela, arduraz lan egingo dute eta harro sentituko dira.

2011/12/02

1. ULERTU: GELA eta IKTak, ULERTU

- Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Ezagutza interdiziplinarraren bitartez, hau da, irakasleak bere diziplina ezagutzen du (ingelesa, matematika, natur zientziak, etab), bere diziplina ikasleei erakusteko metodologia pedagogikoaz baliatzen da eta erakargarri eta berritzailea izateko teknologia ezagutuz eta erabiliz. Honi, TPACK metodologia deritzaio.

Argi izan behar duguna zera da, ikasgelak teknologiaz betetzeagatik ez garela berritzaileak eta berrikuntza teknologikoak ez duela berrikuntza pedagogikoa esan nahi.

Beraz, administrazioak azken urteotan ikasgelak teknologiaz hornitu ditu eta irakasleok teknologia hauetaz baliatuz, gure ezagutza eta metodo pedagogikoak erabiliz eta ikasleen parte hartzea bultzatuz eta beraien kuriositatea eta ikertzeko interesa indartuz lortuko dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaile, parte hartzaile eta erakargarriak IKTeen laguntzaz.

Ondorioz, hezkuntzarako eduki digitalak sortzen inplikatu behar gara, gure ezagutza diziplinarra erabiliz eta metodologia pedagogiko desberdinen laguntzaz, ezagutza teknologiko pedagogiko diziplinarra sortu behar dugu.





2011/12/01

5. KONPARITU: IKUSENTZUNEZKO HIZKUNTZAREN ONDORIOAK

Aurreko lanetan bezala, IKTeetan trebatzeko aukera izan dugu; oraingoan, bideoaren bidez, iragarki bat egitea izan da gure zeregina. Lan erakargarria, irudimena, sormena eta trebakuntza teknikoa lantzeko aukera ematen duena eta mezu edo produktu bat saltzeko helburu duena. Talde gehienok lehenengo hautua egin dugu.

Iragarkiaren helburua mezua saltzea denean, irudiak mezuarekin bat etorri behar du (saldu nahi duguna erakutsi behar dute) eta iragarkia luzeagoa izan daiteke.
Iragarkiaren helburua produktua saltzea denean begietatik sartu behar du eta iraupen motzekoa izan behar du, teknikoki dinamikoa (efektu askorekin) eta planoak iraupen motzekoak eta azkarrak izan behar dute. 

Bigarren helburua du XAKA JAN BAN, Gu gera lau taldearen iragarkia, guri gehien gustatu zaigun iragarkia. Lengoai audiobisualak eskaintzen dizkigun baliabideak gehien erabili dituena (plano desberdinak, irudi eta soinu efektuak) eta dinamikoa eta erakargarria da.
PINOTXO IKT iragarkia ondo dago, aurrekoa bezala lengoai audiobisualaren baliabide ugari erabiltzen ditu, baina luzeegia eta astuna egiten da.
Beste iragarkiak lengoai audiobisualaren ikuspuntutik plano berdina erabiltzen dute denbora guztian (plano orokorra) eta edizioan oinarritu dira erakargarritasuna bilatzeko, orokorrean luzeegiak eta "txispa falta" zaiela iruditzen zaigu.
Gure iragarkian hobetu beharrekoak daude; musika ez da iragarkiarekin batera bukatzen, off ahotsa sobera dago eta hirugarren planoa zertxobait luzeegia da.

Bukatzeko, lan honen azken emaitza talde lanean oinarritzen da, baina lana egiteko tresna batzuk (kamera, edizioa) bakarka lan egiteko tresnak dira; hau da, ezin da denon artean batera lan egin. Beraz, lankidetza bultzatzeko orduan beste maila batean jarriko genuke; proiektu osoa talde lana da; gidoia talde lanean egin daiteke (Googledocs, Wikiespaces...); grabatu, bakarkako elkar lan baten koordinazia da (kamera, argia, aktoreak, ...) eta edizioa, bakarkako lana da. Hala ere, ikasleentzat erakargarria den mundu eta baliabide batzuk eskaintzen dizkiguten aukerekin lan egitea oso ideia ona da.