2011/09/29

1. ULERTU

Karmel, ni astebukaeran hasiko naiz testuak eta zure dokumentua irakurtzen! Galderatxo bat bakarrik! Zergatik daude atal batzuk gorriz eta beste batzuk urdinez? Urdinduna zurea da eta gorria Loreren ekarpena?

1. ULERTU: LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?


 Talde-lanean egindako testua:

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA,  ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?

Irakatsi eta erabili behar ditugun teknologiak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dugu irakasleok eta horrez gain, etorkizunenan etorriko diren hobekuntza, aldaketa eta tresna teknologiko berriekiko ikusmira eta interesa izan. Hau garatzeko formakuntza pedagogiko berezia behar dugu.
Guzti honek eskatzen du etengabeko ikaskuntza eta berritze prozesu batean murgildu beharra, hau da, etengabeko autoikaskuntzarako beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzea izango da irakasleok beharko dugun formakuntza alorreko ezaugarrietako bat.
Formakuntza berezia, alfabetatze berriak edo multialfabetatze ( Area, Gros eta Marzal, 2008) bezala izendatu diren hauetan izan beharko da: ikus-entzunekoen alfabetatzea, alfabetatze teknologiko edo digitala eta informazio alfabetatzea.
Honela, teknologia berri hauek erakusteko, multialfabetatzeak dituen dimentsio desberdinetan trebatu beharko gara:
  • dimentsio instrumentalean, hardware eta softwarea erabiltzen, hau da, informatika gailu eta periferiko desberdinak erabiltzen, instalatzen eta montatzen jakitea.
  • dimentsio kognitiboan, sarean dagoen iturri ezberdinetako informazioa, baliabide digitalekin modu apropos, praktiko eta esanguratsu batean erabiltzen eta zabaltzen jakitea (datuen bilaketa, aukeraketa, eraldaketa...).
  • dimentsioa sozio-aktitudinala, teknologiarekiko jarrera baikor eta positibo bat landuz, muturreko jarrerak alboratuz (ez aurka-teknofobia, ez guztiz alde-teknofilia) eta elkarlana, errespetua eta enpatia sustatuko dituzten arauak landuz.
  • dimentsio axiologikoan, IKTekiko balore etikoak eskuratuz, IKTak gizartean duten indarra eta pisuaz ohartuz, neutralak ez direla eta izan edo sortu dezaketen kalteetaz ohartaraziz.
Kontuan edukiz gaur egungo ikasleek gehiegizko informazioa dutela (irakasleak informazio hori berreraikitzen irakatsi beharko die); ikasleek irakaslea baino hobeto menperatzen eta ulertzen dituzte teknologia berriak; irakasleak teknologiaren bidez egin beharreko jarduerak, edukiak eta helburuak planifikatu, gauzatu eta ebaluatu beharko ditu, ez du inprobisatu behar, beraz ez da nahikoa teknologiak edukitzearekin, erabiltzen jakin behar da; ikuspegi konstruktibista batetik, IKTek irakaskuntzaren kudeaketa konplexuagoa bihurtzen du (irakasleak, lankideekin, gurasoekin, ikasleekin... komunikatzeko beharrezkoak diren baliabideak erabiltzen jakin behar du) eta azkenik, ikaskuntza prozesuaren baitan teknologia erabili ikaskideen arteko lankidetza modura (talde lana) eta geografikoki beste nonbait kokaturiko ikasleekin ere bai.
Bestalde, analizatu atalean aipatu eta zerrendatzen diren “Behar Kontzeptualak, Behar Metodologikoak eta IKTen inguruko ezagutzetan” formakuntza berezia beharko dugu.
Beraz, beharrezkoak izango ditugun baliabide intelektual, teknologiko eta praktikoak eskuratzeko formakuntza beharko dugu, eredu pedagogiko berri baten laguntzaz, gizarte hau jasaten ari den harreman, kultura eta hiritarren eskubideen aldaketaren aurrean, gure ikasleei hiritar digital arduratsuak izaten erakusteko.

2011/09/28

PIXKANAKA BAGOAZ!

Zer iruditu zaizkizue aldaketak? Esan lasai!Lore akta ikus dezakezu orain?

2011/09/23

Kaixo taldekideak, gonbidapena luzatu dizuet eta orain zuen erantzunaren zai nago.
Bi gauza, alde batetik jakin nahi dut ea bloga ikus dezakezuten eta bestalde, ea blogean idatzi edo editatu ahal duzuten.
Laster arte, Karmel.