2011/11/22

3. SAKONDU - ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA


ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA


           
Irudiak eta harreman sinbolikoak errealitatea egituratzen duen mundu baterako prestatu behar ditugu ikasleak. Horretarako, curriculumean lengoai audiobisualaren oinarrizko ezagutza batzuek landu beharko genituzke; lengoaien konparaketa, argazkigintza, gramatika eta semantika audiobisuala, “mass media”, publizitatea, bideoa, irakurketa kritikoa, sorkuntza audiobisuala.
Komunikazioaren teoria: Nor eta nola parte hartzen duen komunikazioan azaltzen du. Besteak beste; Emisorea, informazioa helarazi nahi duena; Kodea, mezuak erabiltzen duen lengoaia; Kanala, mezua helaraziko duen egitura fisikoa; Testuingurua, komunikazioa inguratzen duten arrazoiak; Hartzailea, Mezua jasoko duena.
Hala ere, mezu hau arrazoi desberdinengatik (kodifikazio txarra, zarata, etab) zatika ulertua edo gaizki ulertua izan daiteke.
Informazioaren prozesua: Guk jasotzen dugun informazioa, garunera iristen da eta han  prozesatzen da esanahia emateko eta  modu egokienean erreakzionatzeko. Hau bi modutara eman daiteke; Prozesu sekuentziala, garunaren ezkerraldean, hitzezko lengoaia, analitikoa, abstraktua, logikoa, deduktiboa, iturri bakarrekoa (irakurmena), deskodifikatu behar dena. Prozesu globala, garunaren eskuinaldean, lengoai audiobisuala, intuitiboa, sugerentea, iturri askotakoa (irudiak, soinua, etab) eta sentimenduz eta emozioz beteriko esanahia dutenak.
Lengoai audiobisuala: hitzezko lengoaia bezala, ezaugarri morfologikoak, gramatika eta baliabide estilistiko batzuk ditu eta komunikazioa ahalbidetuko duten sinbolo eta arau batzuez osatua dago. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: Zentzumen anitzeko (ikusmena eta entzumena) komunikazio sistema bat da (irudiak indar handiagoa du); hartzailea, informazioa orokorra eta bateratua jasotzea ahalbidetzen du; zentzumena, ezagutza baino gehiago bultzatzen du, estimulu asko eskaintzen ditu, garunaren eskuinaldea lantzen du.
Lengoai audiobisualak dimentsio desberdinak ditu eta hurrengo hirurak azpimarra daitezke: Morfologikoak, sintaktikoak eta semantikoak.
Ezaugarri morfologikoak: Mezu audiobisualak elementu morfologiko hauek erabiliz eratzen dira: ikusten direnak (irudiak) eta entzuten direnak (musika, isiltasuna, … ), eta hauen funtzioak bereziki hiru dira: informatu, iradokitu eta birsortu.
Ezaugarri sintaktikoak: Mezu audiobisual bat sortzerakoan arau sintaktiko batzuk jarraitu beharko ditugu, gainera, arau hauek gure mezuaren esanahiaren gain eragina izan dezakete. Hauek dira ezaugarri horietako batzuk:
·        PLANOAK, kamerak izango duen hurbiltasunaren arabera sailkatzen dira eta deskribatzaileak (plano nagusiak), narratiboak (plano osoa, ertaina, amerikarra), eta espresiboak (lehenengo planoa, plano zehatza) izan daitezke.
·        ANGULOAK, Kamerak pertsonai nagusiarekiko duen angulazioaren arabera. Arrunta, picado, contrapicado eta zeharkakoak izan daitezke. Angulazioak esanahi berezia emango dio irudiari.
·        KONPOSAKETA, Irudiaren koadroaren barruan egiten den banaketa, ikusleak guk nahi dugun tokian jarri dezan arreta. Lerro bertikalak (oreka adierazteko, bizitza) lerro horizontalak (oreka adierazteko, heriotza), malda lerroak eta lerro kurbatuak (erliebea, mugimendua, arriskua), airea (pertsonai nagusien eta irudiaren ertzaren arteko hutsunea), hiru herenen araua (irudia bertikalki eta horizontalki hiru zatitan banatu ondoren agertzen diren intersekziotan egon behar dira pertsonai nagusiak) eta simetria (elementu bat errepikatuta agertzen denean, ispilu modura).
·        EREMU SAKONERA, Pertsonai nagusiaren aurretik edo atzetik dagoen espazioa. Bere erabilerak eragin estetiko handia du. Eremu sakonera handia duten irudietan dena argi eta garbi ikusten da eta eremu sakonera txikikoetan, guk aukeratu dugun pertsonaia indartuta agertzen da.
·        FOKU DISTANTZIA, Pelikula eta kameraren lenteak infinitura enfokatzen duenean dagoen distantzia da. Honen arabera, kameraren objetiboen sailkapen bat egiten da (angularra, makroa, zoom, etab)
·        JARRAIPENA edo “RACORD”, Ikuslegoak kontatzen ari garen istorioaren haria gal ez dezan, toma desberdinen artean dagoen jarraipenari esaten zaio, beraz, jarraipena espazioan, janzkeran, denboran, etab mantendu behar da.
·        ERRITMOA, Ikuslearentzat erakargarria egingo duen efektu eta planikikazioa. Ikusle motaren arabera dinamikoa (plano ugari eta motzak) eta lasaia (plano luzeak). Erritmoa eta kontakizunaren barruan ematen den abiadura, ez dira nahastu behar.
·        ARGIA, Argiaren bitartez sentsazio desberdinak adierazi ditzakegu, oinarrizko bi argiztapen mota daude: Gogorra (kontraste handikoa, irudiak nabarmentzeko) eta leuna (kontraste gutxikoa, lasaitasuna adierazteko). Argiari dagokionez, lau iturri desberdin nabarmenduko ditugu; Nagusia, osagarria, atzekoa eta fondokoa. Argi mota bakoitzak, tenperatura desberdina du eta honek zuzenean koloreetan eragiten du. Arazo hau ekiditeko, txuriaren balantzea egin behar dugu.
·        KOLOREA, objektuek islatzen duten argiagatik sortzen da, argia islatzen ez duten objektuek, beltzez ageriko dira. Koloreek, inkontzienteki sentimenduak eta sentsazioak adierazten dituzte. Bi taldetan sailkatu ditzakegu: beroak (txuria, horia, gorria, laranja) eta hotzak (urdina, morea, beltza, … ).
·        KAMERAREN MUGIMENDUA, fisikoa (trabeling eta panoramika) edo optikoa (zoom) izan daiteke.
·        BESTE EZAUGARRI BATZUK, Puntuazio ikurrak (planoen arteko lotura ahalbidetzen dute), Testu eta grafikoak, Trukuak, Musika eta soinu efektuak.
Ezaugarri semantikoak: irudi baten ezaugarri morfosintaktikoen esanahia, mezu horrek aditzera eman nahi duen esanahiaren eta irudi horrek eduki ditzakeen esanahi objektibo eta subjektiboen baitan dago. Honela, irudiak polisemikoak izan ohi dira. Baliabide estilistikoak erabiltzean, mezuaren esanahia aldatzen lagundu dezakegu. Baliabide hauek, ikusizko eta linguistikoak (elipsea, metafora, hiperbolea, … ) edo soilik linguistikoak (onomatopeia, ironia, … ) izan daitezke.

2011/11/19

3. SAKONDU


2011/11/16

2. ANALIZATU


PAUSUAK:


Antolakuntza:

-Mezua argitu: jakinarazi nahi den mezua zehaztu.

-Publikoa, hartzailea, mezua jasoko duena ezagutu: kopurua, adina, ezaugarriak, ezagutza maila...

-Gidoia zehaztu eta erabilitako kanala hautatu: jarraitu beharreko pausuak, materiala...

-Testuingurua ezagutu: denbora, egoera, baldintzak, mugak...

- Eszenatokia aztertu: leku itxian ala irekian....

-Baliabideak zehaztu: musika, ahotsa, irudiak, formatua, programa informatikoa, kamera...

Produkzioa:

-Gidoia eta gainontzeko baldintzak kontuan izanda produktua eratu.
 
Postprodukzioa:

-Eratutako produktuari, aurrez zehaztutakoa gogoan izanda, forma, egitura, eduki... egokiak eskaini.

-Konpartitu: mezua helarazi.


OSAGAIAK:

-Testua: informazioaren eta kulturaren oinarrian daude hitzez idatzitako testuak

-Irudia: argazkiak edo marrazkiak, eskemak eta zirriborroak, irudi batetan islatu daitekeen edozein informazio.

-Soinua: zaratak eta musika, lokuzioak eta efektoak, hitzaldiak edo ohartarazteko hotsak, sistemaren informazioa transmititzen dute.

-Bideoak: aurrekoen nahasketa litzake eta telebista edota ordenagailuak dira hauek aurkezteko plataformak.

-Eta aurreko guztiaren gehigarri eta ondorio bezala, elkarreragina: hau da, pertsonak eskuratzen duen informazio guzti horrekin zer egina izango du, eskuratzeko, nondik nora joan behar duen jakiteko, zer egin dezakeen argitzeko...


BI KONTZEPTU:

1. Hipertestua: testuan agertzen diren hitzak edo kontzeptuak esteken bitartez lotuta daude, hitz batetik bestea joatea ahalbideratuz, edo kontzeptu bat azaltzen denean bere definizioa irakurtzea posible egitenaz.

2. Hipermedia: gure inguruko informazioaren aniztasuna irudikatzen du. Konplexutasun honetan ezinbesteko elementu bat agertzen zaigu, kokapenaren markatzaileak. Hauek, nondik nora joan garen, eta egindako informazio-bidean non aurkitzen garen adierazten digutena.

1. ULERTU

Nola aurkeztu eduki bat modu erakargarri batean?

 EDUKI ALDETIK:

 -Kalitatezko edukia: helarazi nahi den mezuak esanahia izan behar du eta kalitatezkoa izan behar du. Eztabaida, ikuspuntu desberdinak... sustatzea interesgarria litzake. Mezua argia eta zuzena izan behar da.

-Erakargarritasuna: aurkezpenak hartzailearen arreta mantendu beharko luke, kreatiboa beharko luke izan, originala, pentsarazten duena...

-Argumentazioa, ulergarritasuna, koherentzia: hausnarketa eta berrikuspena sustatu behar ditu. Mezuak zuzena behar du izan.

-Informazio iturri interesgarriak: hau guztia lortzeko, iturri desberdin, fidagarri eta interesgarriak erabili behar dira.

EUSKARRI ALDETIK:


-Euskarri eguneratu eta erakargarria


-Euren artean konpatibleak diren programak eta formatuak

-Mezua da garrantzitsua eta erabilitako formatu eta programak mezua helarazten lagundu behar dute eta ez dira oztopo izan behar. Euskarriak ez du nahi dugun mezua baldintzatu behar.

FORMATU ALDETIK:

-Mezuak eskatzen duenaren arabera, hitza, ahotsa, musika, testua, irudiak, dinamismoa, grafikoak, animazioa... erabili daitezke.

 -Multimedia proiektu batean medio (edo baliapide) ezberdinak integratzen direnean, kontakizunaren “linealitatea” galtzen da, ikuslearen partaidetza aktiboa eskatuz, besterik ezpada, zer ikusi/entzun/irakurri nahi duen aukeratzeko.

2011/11/15

1. ULERTU eta 2. ANALIZATU






Ingelesez da baina ideia jasotzeko erraza!


Ondoren datorrenak berriz, musika oso txarra du baina interesgarria!







2011/11/14

5. KONPARTITU







Ondorioak konpartitzeko ikasgelan egindako jarduera, lankidetza ikaskuntzaren adibide esanguratsua dugu. Web 2.0k eskaintzen dituen aplikazioak oinarri, talde bakoitzak hautatutako aplikazioa ikasgelan aurkezteko aukera izan zuen. Hau honela, talde bakoitzak aplikazio bakarra landu arren, lankidetzan, Web 2.0ren ikuspegi orokorra jasotzeko aukera eskaini zitzaigun. Hau honela, talde guztiek, lankidetzan, ikuspegi orokorra osatzea lortu genuen.


Hauexek izan ziren aurkeztutako aplikazioak:


-Bloga: posten berehalako argitaratzea ahalbideratzen du eta irakurleei iruzkinen bidez elikatzeko aukera ematen dien webgunea da. Artxibo, zerbitzu eta multimedia mota guztiak onartzen ditu. Sarrera bakoitza etiketatu (tag) egiten da, gaikako oinarrizko menuan artxibatuz. Estekatzeko aukera ematen du, hainbat blogetako informazioa berreskuratzea erraztuz eta sindikazioa errazten du. Aipatutako beste hainbat aplikazio: Permalink: helbide aldaezina duen esteka; Trackback edo pingback: beste blogger bati bere sarrera etiketatu duela adierazteko balio duen estekak eta Blogroll: gustukoak diren esteken zerrenda. Hezkuntzako aplikazioa: landutako edukiak azaltzeko eta partekatzeko, argazkiak igotzeko, proposamenak lantzeko, jarduera/ egun bereziak azalarazteko, dokumentuak partekatzeko....




-Argazkiak konpartitzeko aplikazioa( flickr): aplikazio honek, argazkiak interneten igotzeko aukera eskaintzen du. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Bertan izena ematerakoan erabiltzaileak erabakitzen du Flickr-era igoko dituen argazkiak pribatuak (berak erabakitzen dituenek soilik ikusiko dute) ala publikoak (mundu guztiak ikusteko moduan) diren. Gainera,Flickr-ek aukera ematen du argazki sortak antolatzeko (sets deitzen dieteingeleses), gaiaren arabera moldatuak. 




-Wikia: baimenduta dagoen edonork, edonondik, erraz editatu dezakeen web orria edo web orri multzoa. Aurreko bertsioak ikertzeko aukera ematen duen eta aurreko bertsioak berritzeko gaitasuna duen rollback funtzioa ditu. Hezkuntzako aplikazioak: elkarrekin ikasle eta irakasle taldeek informazioa biltzeko eta elkarbanatzeko, idatziak eraikitzeko, ikasgaien glosarioak egiteko, testuliburuak sortzeko, eta baliabideen gordekinak garatzeko.




-Sare sozialak: tuenti, twitter, edmodo, photcastin: nahiz eta zenbait sare sozialen erabilgarritasuna hezkuntzan kuestionatu ( tuenti, twitter...) orohar, hezkuntzan,erabilgarriak izan daitezkeen webguneak dira sare sozialak. Profildunak bere kontaktuekin harremanak izateko sortuta dago eta lagunekin era guztietako materiala banatzeko aukera ematen du. Zertarako sare sozial birtual bat? Bizimodu azkarra dugu, lagun eta kontaktuekin kalean edo lanean egotea ez da nahikoa. Horregaitik biltzen ditugu beste modu bateko harremanak, birtualak. Egunero ikusi ezin dugun jendearekin kontaktua mantentzeko tresna egokia da. Hezkuntzako aplikazioa: berehalako harremanak eta interakzioa, dokumentuak partekatu, idatziak egin, iritziak jaso, informazioa partekatu....




-Mapen aplikazioak: google maps eta google earth, panoramio: Geolokalizazioa elementu batek lur-azalean dituen koordenatuak (longitudea/latitudea) zehaztea da. Geoerreferentziazioa, berriz, lur-azalean inguruneko informazio-kaptura bat posizionatzea edo gertaeraren bat erregistratzea da. Kapturak askotarikoak izan daitezke: argazkiak, bideoak, eraikinen 3d-ko ereduak, fauna- edo landaredi-habitata, etab. Gertaerak ere askotarikoak izan daitezke: efemeride bat, lurrikara bat, istripu bat, elkarrizketa bat, etab. Hezkuntzako aplikazioa: irteerak antolatu, geografia gaiak jorratu ( ozeanoak, ibaiak, mendiak, orografia, erliebea, koordenadak), historiako ezagutzak, hiriaren edota auzoaren ezagutza, astronomia ( marte, izarrak...), irudiak partekatu (panoramio)...




-Google render, RSS eta sindikazioak:Rss era erosoa da web baten titularrak ezagutzeko. Titular hauek programa egoki baten bidez irakurri ahal dira, baita ere Posta programa batzuen bidez. Horrela, eta webean sartu gabe, egiaztatu ahal duzu berriak egon diren, eta gero, nahi baduzu, irakurtzeko sartu. Hezkuntzako aplikazioa: era erraz eta bizkorrean sarean egindako aldaketez jabetzeko aukera.


Aplikazio guztiek ikaskuntza lankidetza izan dezakete komunean:


-Elkarrekin lan eginaz eta irakaslearen laguntzaz helburu zehatzak lortzeko aukera eskaintzen dute aplikazio hauek. Helburu hauek lortzeko, aplikazio hauek, euskarri izan daitezke.


-Informazioa eskoletatik sarera ateratzeko aukera eskaini: ikasgelan landutako edukiak gizarteratzeko aukera eskaini ( beste ikastetxe batzutara, komunitatera, auzora, hirira...).


-Sareko informazioa bilatzeko, jasotzeko eta barneratzeko eta ezagutzean bihurtzeko gaitasun eta trebeziak garatu ditzake hezkuntzak eta lankidetza ikaskuntzak.


-Guztiek, Web 2.0ren ezaugarri nagusi modura, aplikazioa osatzeko eta edukiak "igotzeko" aukerak eskaintzen dituzte.  




2011/11/09

4.ERAIKI: ADIBIDEA!


Google Earth aplikazioaren adibide bat!



2011/11/08

3. SAKONDU: ERABILTZAILE BAKARREKO ETA ANITZEKO SISTEMA ERAGILEAK

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak

SISTEMA INFORMATIKOAK


Informatika, informazioa eta automatika hitzen arteko loturatik dator eta informazioa era digitalean irudikatzen du, 0 eta 1 besterik ez du ulertzen (makina lengoaia). Ordenagailuen zientzia modura defini daiteke.


Ordenagailua: Informazioaren kudeaketa automatikoa egiteko beharrezkoa den makina elektronikoa.

Informazioaren neurketa-unitatea: Bit.


Informatikaren bilakaera historikoa:

- 1.go belaunaldia  (1940-1952) – Huts balbulez osaturikoak, erabilera zientifiko eta militarrerako.
- 2.go belaunaldia  (1952-1964) – Transistoreak erabiliz, lehenengo ordenagailu komertzialak ageri dira.
- 3.go belaunaldia  (1964-1971) – Zirkuitu integratuak erabiliz, tamaina eta kostua txikitu eta etekina asko hobetu.
- 4.go belaunaldia  (1971-1981) – Oinarrizko elementuak mikroprozesadoreetan bildu eta periferikoak hobetu.
- 5.go belaunaldia  (1981-…) – Ordenagailu pertsonalaren sorrera., bitartekari grafiko eta multimedia-sistemek, erabiltzaile eta ordenagailuaren arteko komunikazioa hobetu eta Interneten agerpena.


SOFTWAREA, HARDWAREA ETA FIRMWAREA


Hardwarea: elementu fisikoez osatua, informazio-datuak fisikoki biltegiratu eta kudeatzeko.
- Prozesadorea: Informazioa automatikoki tratatzeko beharrezkoak diren eragiketen kontrola eta exekuzioaz arduratzen da.
- Memoria:  Informazioa bytetan biltegiratzeko: kanpoko biltegiratze-memoriak eta memoria nagusia
- Sarrera/Irteera unitateak (SI) eta Busak: Ordenagailuaren prozesadorea eta beste barruko osagaiak periferikoekin eta biltegiratze memoriekin komunikatzeko
- Periferikoak: Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko bitartekariak dira, erabiltzaileak datuak edp programak sartu, atera, biltegiratu eta inprimitzeko.


Softwarea: Osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoa, bi osagai; datu hutsak eta datuekin egin beharreko instrukzio multzoa.
- Softwareak 3 informazio mota erabiltzen ditu: Datuak; Sistema eragileak;  Aplikazioak
- 2 software mota: Aplikazioetara zuzendutakoa (datu baseak, testu editoreak,...) eta Sistemaren softwarea (sistema eragileak, utilitateak,...)

Firmwarea: Hardware gailuen software zatia.




SISTEMA ERAGILEA

Ordenagailuaren funtsezko softwarea da eta hardware-gailuak kudeatzen ditu, alde batetik sistemaren ulermena eta erabilpena erraztu egiten du eta bestetik, bitartekari lana eginez konputagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatzen du.

Funtzioa: Erabiltzailearen eta konputagailuaren arteko komunikazioa bermatu, hardware gailuak kudeatu, disko-fitxategia kudeatu, erabiltzaileen programei laguntza eskaini, akatsen antzemate eta berreskurapena eta segurtasuna kudeatzea. Ondorioz, baliabide guztien kudeatzailea da.


Osagaiak: 3 oinarrizkoak:  nukleoak (kermela), CPUa kontrolatzen du; zerbitzuak, erabiltzaileek sistema eragilearen baliabideak erabiltzeko aukera dute eta komando itzultzaileak (shella), ordenagailuaren behe mailako lengoaiara egokitzen du.

Ezaugarriak: Erabiltzaile-bitartekaria definitu, erabiltzaileen artean hardaware banaketa eraginkorra bermatu, datuak elkarbanatu eta konputagailuaren baliabideak banatu, eta S/I prozesuak erraztu.

Sistema eragileen  bilakaera historikoa: Informatikaren bilakaera historikoaren parekoa izan da.


Sistema eragileen  bilakaera:
- Zatikako prozesaketa: Komando edo programa multzoak bata bestearen atzetik eta era jarraituan exekutatzeko diseinatua. Hasieran, programa bat bukatu behar zen bestea exekutazteko, ondoren askotariko programazioak sortu ziren, non, programa bat S/I prozesu baten zain dagoen bitartean, beste programa bat exekutatzea bermatzen den.
- Denbora banatuko sistemak: Erabiltzaile askok sistema informatiko bera aldi berean erabiltzeko aukera ematen dute.
- Denbora errealeko sistemak: Eragiketa bat-batean prozesatu eta emaitza, eskaera tekleatu bezain azkar lortzen da.
- Sistema pertsonalak: Erabiltzaile bakarreko eta ataza bakarreko lehenengo sistema eragileak.
- Sare sistemak: Konputagailu askoren informazioa eta baliabideak elkarbanatzeko, sare-protokoloa erabiliz.
- Sistema banatuak: lanak edo prozesuak konputagailu ezberdinetako prozesadoreen artean banatzen dira, etekina hobetuz.


Sistema eragileen sailkapena:
- Erabiltzaile kopuruaren arabera: Erabiltzaile bakarrekoak eta Erabiltzaile askokoak.
- Ataza eta prozesu kopuruaren arabera: Sistemak aldi berean exekutatzen dituen programen arabera; ataza bakarrekoak, ataza askokoak eta ataza asko eta dembora partekatuko dutenak.
- Prozesadore kopuruaren arabera: Sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera; prozesadore bakarrekoak (MS-DOS, ...) eta prozesadore askokoak (Windows XP, LINUX, ...).
- Sistema eragile jabedunak edo irekiak, hau da, software librea (kodea irekia da eta edozeinek aurretik egindakoa bere beharretara gara dezake) edo ez librea (ordaindu egin behar da eta barruko kodea ezin da ezagutu).


Sistema eragileen familiak:
- UNIX eta GNU/LINUX; Sistema eragile irekia, Batez ere, zerbitzarietan, ikerketa munduan, ... bere eronka nagusia etxeetako erabiltzailetara zabaltzea.
- MICROSOFT; Sistema eragile jabeduna, batez ere etxeetako erabiltzaileentzat merkaturatua
- Bestelakoak; IBM, MVS, OS/2, APPLE MACINTOSH, Sistema eragile jabedunak.


OINARRIZKO INFORMATIKA


DEFINIZIOAK


    HARDWAREA: euskarri fisikoa da, ekipo informatiko baten gailu solidoek osatzen dutena.
        Honako hauek dira oinarrizko gailuak:
            -Prozesaketa unitate zentrala (CPU).
            -Memoria printzipala (MP).
            -Memoria sekundarioa (adb. disko gogorra).
            -Sarrera / irteera gailuak (E/S).


    SOFTWAREA: konputagailuko funtzionamendua zuzentzen duten programen multzoa.
        Sailkapen orokorra:
            - Sistema operatiboak:  konputagailuaren hardwarea kudeatzen dute zuzenean, honen eta gainontzeko programen arteko bitartekari gisa jokatuz.
            -Aplikazioak: funtzio jakin bat egitera bideratuak daudenak, adibidez testuak prozesatzera, datu baseak kudeatzera...
            -Programazio tresna eta lengoaiak: programatzaileek erabiltzen dituzte softwarea garatzeko.



ORDENAGAILUAREN ZATIAK

    MEMORIA
        -Memoria printzipala; sarbide zuzena eta zorizkoa duena, normalean zirkuitu integratuetan kokatzen dena.
        -Memoria sekundarioa; edo masakoa, edo laguntzailea ere esaten zaio. Sarbide geldoa eta  batzutan sekuentziala duena, normalean euskarri magnetikoetan (diskoak, zintak) eta azkenaldian euskarri optikoetan (CD-ROM, DVD...) kokatzen dena.


    BILTEGI-GAILUAK
        -Disko gogorra.
        -Disketea.
        -DVD-a.
        -Memoria eramangarria.


    SARRERA GAILUAK
        -Teklatua:
            -Alfabetikoak.
            -Funtziozkoak.
            -Zenbakizkoak.
        -Sagua.
        -Mikrofonoa.
        -Eskanerra.
        -Web kamara.
        -Gailu optikoak.
        -Gailu digitalizatzaileak.


    IRTEERA GAILUAK
        -Monitorea.
        -Imprimagailua:
            -Tintazkoak.
            -Laserrezkoak.
        -Bozgoragailuak.
        -Ploterra.

    SARRERA-IRTEERA GAILUAK
        -Ukipen pantallak.
        -Modema.
        -Routerra.

    BESTELAKO GAILUAK
        -Unitate zentrala.
        -Elikatze iturria.
        -Oinarrizko plaka.
        -Prozesadorea.
        -RAM memoria.
        -Txartel grafikoa:
            -Bereizmena; hazbete bakoitzeko pixel kantitateak erabakitzen du eta txartel grafikoaren menpe dago.
        -Soinu-txartela.
        -Diskete-, CD/DVD- unitateak.


KONPUTAGAILUEN SAILKAPENA


    -Superkonputagailuak.
    -Mainframe-ak.
    -Lan-guneak.
    -Konputagailu pertsonalak.
    -Konputagailu eramangarriak.
    -Konputagailu landatuak.
    -Helburu orokorreko ordenagailuak.




ORDENAGAILU SAREAK


    Ordenagailu sare baten helburua, datu, soinu eta irudien transmisioa da.
    Sare garrantzisuena Internet bezala ezagutzen duguna da.


    INTERNET: Hardware ekipo desberdinen (ordenagailuak, imprimagailuak...) elkarketa da, komunikazio sare baten bitartez, baliabideak (hardwarea eta softwarea) partekatzeko.

    INTRANET: Internet sarearekin duen desberdintasun nagusiena ordenagailu sare pribatua dela da, hau da, interneten ez bezala sarbidea mugatua dela.


SARE MOTAK


    LUZAPEN ETA HEDAPENAREN ARABERA:
        -Eremu lokaleko sareak (LAN, Local Area Network).
        -Eraikin eremuko sareak (BAN, Building Area Network).
        -Campuseko sareak (CAN, Campus Area Network).
        -Eremu metropolitarreko sareak (MAN, Metropolitan Area Network).
        -Eremu hedatuko sareak (WAN, Wide Area Network).


    ABIADURAREN ARABERA:
        -Abiadura baxukoak: LAN sareetan.
        -Abiadura ertainekoak: CAN eta BAN sareetan.
        -Abiadura altukoak: WAN eta batzuetan MAN sareetan.


    TOPOLOGIAREN ARABERA:
        -Autobusa.
        -Eraztuna.
        -Izarra.
        -Sarea.
        -Zuhaitza.

    ERABILITAKO TEKNOLOGIAREN ARABERA:
        -Sare optikoak.
        -Sare sateliteak.
        -Sare elektronikoak.
        -Irrati-frekuentzian oinarritutako sareak:
            -Haririk gabekoak.
            -Zelularrak.


    BANDAREN ZABALERAREN ARABERA:
        -Banda zabaleko sareak.
        -Banda estuko sareak.


   
EKIPAMENDUA


KABLEATUA
-Kableatu horizontala: eraikin bateko solairu bateko kableatu egituratua.
-Kableatu bertikala: eraikin bateko solairu desberdinak lotzen dituen kableatua.
-Ekipoen gela: zerbitzariak eta sare elektronikoa biltzen diren gela.


SARE ELEKTRONIKA
 -Kontzentragailuak edo hubs: hainbat makinen trafiko sarea biltzen dute.
 -Konmutagailuak edo switches: makinen arteko trafikoa konmutatzen dute.
 -Bideratzaileak edo routers: sare desberdinen arteko trafikoa bideratzen dute.
 -Modem-ak: makina telefoniko baten eta beste sare batzuen arteko konexioa ahalbidetzen dute.
 -Zubia: sareko segmentuen arteko interkonexioa ahalbidetzen du.

INTERNETEKO ZERBITZUAK


-WWW
    Internetek eskaintzen duen zerbitzu nagusiena da.
    www-ek World Wide Web edo munduko armiarma sarea esan nahi du, web ere esaten zaio.
    Web-ari euskarri ematen dion protokoloa HTTP-a (HyperText Transfer Protocol) da, bere bertsio zihurra HTTPS (HTTP Secure) delarik.
    Web orrietan sartzeko, web nabigatzaile bat (Nestcape, Internet Explorer, Hot Java...) instalatzea ezinbestekoa da.


-DNS
    Domeinu izenen sistema (Domains Name System) deritzo.
Izen batetik makina baten IP helbidea identifikatzea edo IP helbide batetik izena identifikatzea ahalbidetzen du.
IP helbideak  beraz,makinak identifikatzeko edo sare baten barruan makina konkretu bat aurkitzeko balio dute.


-FTP
    Fitxategien transferentzia protokoloaren akronimoa da (File Transfer Protocol).
    Bi ordenagailuen artean, edozein motako fitxategi trukea ahalbidetzen du.
Horretarako baldintza bakarra, erabiltzaileak makina hartzailean sarbide-kontu bat edukitzea eta makinak zerbitzu hori prest edukitzea delarik.


-POSTA ELEKTRONIKOA
    Mezu idatzien eta beste fitxategi batzuen bidalketa ahalbidetzen du.
    Horretarako posta zerbitzari bat behar da eta igorlea nahiz hartzailea, zerbitzari horretako bezero izan behar dira.


-NFS
    NFS-ak (Network Free System), fitxategi sistemak sare baten bitartez partekatzea ahalbidetzen du, makina desberdinek informazio biltegi berbera partekatzea ahalbidetuz.


-NIS
    Sisteman honen bitartez, sarbide kontua duten erabiltzaileak beraien ordenagailu propioa balitz bezala sar daitezke NIS domeinua osatzen duten edozein ordenagailutan.

 -IRC
    IRC-ak (Internet Relay Chat), erabiltzaile asko ,bakoitzak bere ordenagailuko teklatua erabiliz, elkarrizketan batera aritzea ahalbidetzen du.

-NEWS
    Gai bereko posta elektronikoak talde berean multzokatzea ahalbidetzen du.

-TELNET
    Ordenagailu lokal batetik sareko urrutiko ordenagailu batera sartzea ahalbidetzen du.


BILATZAILEAK

    Sailkapena:
        -Bilatzaile artekariak (edo aurkibidekoak): sailkapena pertsonek egiten dute.
        -Bilatzaile motoreak: sailkapena edo indexazioa makinek egiten dute.
    Gaur egungo joera, bi bilatzaile mota hauen fusioa erabiltzea da.


    Bilatzaileak ugari dira, hona hemen adibide batzuk:
    -Google.
        -Altavista.
        -Yahoo.
        -Lycos.
        -Hispavista.

BALIABIDE TELEMATIKOAK (Lehen aipatutakoez gain)

    -Foroak
    -Posta zerrendak.
    -Iragarki-taulak.
    -Hiztegiak.
    -Itzultzaileak.
    -Sare tematikoak.
    -...
E-LEARNIG

     -Hezkuntza ez presentziala.
    -Tutoretza eta kontsultak baliabide telematikoen bitartez: e-maila, foroak, blogak...
    -Laborategi birtualak.
    -Ikasketa testu elektronikoak, multimedia teknologia erabiliz.
    -Bideokonferentzia.
    -Azterketa presentzialak edo on-line.
    -Lan egiteko orduan eta lekuan independentzia.