2011/11/22

3. SAKONDU - ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA


ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA


           
Irudiak eta harreman sinbolikoak errealitatea egituratzen duen mundu baterako prestatu behar ditugu ikasleak. Horretarako, curriculumean lengoai audiobisualaren oinarrizko ezagutza batzuek landu beharko genituzke; lengoaien konparaketa, argazkigintza, gramatika eta semantika audiobisuala, “mass media”, publizitatea, bideoa, irakurketa kritikoa, sorkuntza audiobisuala.
Komunikazioaren teoria: Nor eta nola parte hartzen duen komunikazioan azaltzen du. Besteak beste; Emisorea, informazioa helarazi nahi duena; Kodea, mezuak erabiltzen duen lengoaia; Kanala, mezua helaraziko duen egitura fisikoa; Testuingurua, komunikazioa inguratzen duten arrazoiak; Hartzailea, Mezua jasoko duena.
Hala ere, mezu hau arrazoi desberdinengatik (kodifikazio txarra, zarata, etab) zatika ulertua edo gaizki ulertua izan daiteke.
Informazioaren prozesua: Guk jasotzen dugun informazioa, garunera iristen da eta han  prozesatzen da esanahia emateko eta  modu egokienean erreakzionatzeko. Hau bi modutara eman daiteke; Prozesu sekuentziala, garunaren ezkerraldean, hitzezko lengoaia, analitikoa, abstraktua, logikoa, deduktiboa, iturri bakarrekoa (irakurmena), deskodifikatu behar dena. Prozesu globala, garunaren eskuinaldean, lengoai audiobisuala, intuitiboa, sugerentea, iturri askotakoa (irudiak, soinua, etab) eta sentimenduz eta emozioz beteriko esanahia dutenak.
Lengoai audiobisuala: hitzezko lengoaia bezala, ezaugarri morfologikoak, gramatika eta baliabide estilistiko batzuk ditu eta komunikazioa ahalbidetuko duten sinbolo eta arau batzuez osatua dago. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: Zentzumen anitzeko (ikusmena eta entzumena) komunikazio sistema bat da (irudiak indar handiagoa du); hartzailea, informazioa orokorra eta bateratua jasotzea ahalbidetzen du; zentzumena, ezagutza baino gehiago bultzatzen du, estimulu asko eskaintzen ditu, garunaren eskuinaldea lantzen du.
Lengoai audiobisualak dimentsio desberdinak ditu eta hurrengo hirurak azpimarra daitezke: Morfologikoak, sintaktikoak eta semantikoak.
Ezaugarri morfologikoak: Mezu audiobisualak elementu morfologiko hauek erabiliz eratzen dira: ikusten direnak (irudiak) eta entzuten direnak (musika, isiltasuna, … ), eta hauen funtzioak bereziki hiru dira: informatu, iradokitu eta birsortu.
Ezaugarri sintaktikoak: Mezu audiobisual bat sortzerakoan arau sintaktiko batzuk jarraitu beharko ditugu, gainera, arau hauek gure mezuaren esanahiaren gain eragina izan dezakete. Hauek dira ezaugarri horietako batzuk:
·        PLANOAK, kamerak izango duen hurbiltasunaren arabera sailkatzen dira eta deskribatzaileak (plano nagusiak), narratiboak (plano osoa, ertaina, amerikarra), eta espresiboak (lehenengo planoa, plano zehatza) izan daitezke.
·        ANGULOAK, Kamerak pertsonai nagusiarekiko duen angulazioaren arabera. Arrunta, picado, contrapicado eta zeharkakoak izan daitezke. Angulazioak esanahi berezia emango dio irudiari.
·        KONPOSAKETA, Irudiaren koadroaren barruan egiten den banaketa, ikusleak guk nahi dugun tokian jarri dezan arreta. Lerro bertikalak (oreka adierazteko, bizitza) lerro horizontalak (oreka adierazteko, heriotza), malda lerroak eta lerro kurbatuak (erliebea, mugimendua, arriskua), airea (pertsonai nagusien eta irudiaren ertzaren arteko hutsunea), hiru herenen araua (irudia bertikalki eta horizontalki hiru zatitan banatu ondoren agertzen diren intersekziotan egon behar dira pertsonai nagusiak) eta simetria (elementu bat errepikatuta agertzen denean, ispilu modura).
·        EREMU SAKONERA, Pertsonai nagusiaren aurretik edo atzetik dagoen espazioa. Bere erabilerak eragin estetiko handia du. Eremu sakonera handia duten irudietan dena argi eta garbi ikusten da eta eremu sakonera txikikoetan, guk aukeratu dugun pertsonaia indartuta agertzen da.
·        FOKU DISTANTZIA, Pelikula eta kameraren lenteak infinitura enfokatzen duenean dagoen distantzia da. Honen arabera, kameraren objetiboen sailkapen bat egiten da (angularra, makroa, zoom, etab)
·        JARRAIPENA edo “RACORD”, Ikuslegoak kontatzen ari garen istorioaren haria gal ez dezan, toma desberdinen artean dagoen jarraipenari esaten zaio, beraz, jarraipena espazioan, janzkeran, denboran, etab mantendu behar da.
·        ERRITMOA, Ikuslearentzat erakargarria egingo duen efektu eta planikikazioa. Ikusle motaren arabera dinamikoa (plano ugari eta motzak) eta lasaia (plano luzeak). Erritmoa eta kontakizunaren barruan ematen den abiadura, ez dira nahastu behar.
·        ARGIA, Argiaren bitartez sentsazio desberdinak adierazi ditzakegu, oinarrizko bi argiztapen mota daude: Gogorra (kontraste handikoa, irudiak nabarmentzeko) eta leuna (kontraste gutxikoa, lasaitasuna adierazteko). Argiari dagokionez, lau iturri desberdin nabarmenduko ditugu; Nagusia, osagarria, atzekoa eta fondokoa. Argi mota bakoitzak, tenperatura desberdina du eta honek zuzenean koloreetan eragiten du. Arazo hau ekiditeko, txuriaren balantzea egin behar dugu.
·        KOLOREA, objektuek islatzen duten argiagatik sortzen da, argia islatzen ez duten objektuek, beltzez ageriko dira. Koloreek, inkontzienteki sentimenduak eta sentsazioak adierazten dituzte. Bi taldetan sailkatu ditzakegu: beroak (txuria, horia, gorria, laranja) eta hotzak (urdina, morea, beltza, … ).
·        KAMERAREN MUGIMENDUA, fisikoa (trabeling eta panoramika) edo optikoa (zoom) izan daiteke.
·        BESTE EZAUGARRI BATZUK, Puntuazio ikurrak (planoen arteko lotura ahalbidetzen dute), Testu eta grafikoak, Trukuak, Musika eta soinu efektuak.
Ezaugarri semantikoak: irudi baten ezaugarri morfosintaktikoen esanahia, mezu horrek aditzera eman nahi duen esanahiaren eta irudi horrek eduki ditzakeen esanahi objektibo eta subjektiboen baitan dago. Honela, irudiak polisemikoak izan ohi dira. Baliabide estilistikoak erabiltzean, mezuaren esanahia aldatzen lagundu dezakegu. Baliabide hauek, ikusizko eta linguistikoak (elipsea, metafora, hiperbolea, … ) edo soilik linguistikoak (onomatopeia, ironia, … ) izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario