2011/11/14

5. KONPARTITU







Ondorioak konpartitzeko ikasgelan egindako jarduera, lankidetza ikaskuntzaren adibide esanguratsua dugu. Web 2.0k eskaintzen dituen aplikazioak oinarri, talde bakoitzak hautatutako aplikazioa ikasgelan aurkezteko aukera izan zuen. Hau honela, talde bakoitzak aplikazio bakarra landu arren, lankidetzan, Web 2.0ren ikuspegi orokorra jasotzeko aukera eskaini zitzaigun. Hau honela, talde guztiek, lankidetzan, ikuspegi orokorra osatzea lortu genuen.


Hauexek izan ziren aurkeztutako aplikazioak:


-Bloga: posten berehalako argitaratzea ahalbideratzen du eta irakurleei iruzkinen bidez elikatzeko aukera ematen dien webgunea da. Artxibo, zerbitzu eta multimedia mota guztiak onartzen ditu. Sarrera bakoitza etiketatu (tag) egiten da, gaikako oinarrizko menuan artxibatuz. Estekatzeko aukera ematen du, hainbat blogetako informazioa berreskuratzea erraztuz eta sindikazioa errazten du. Aipatutako beste hainbat aplikazio: Permalink: helbide aldaezina duen esteka; Trackback edo pingback: beste blogger bati bere sarrera etiketatu duela adierazteko balio duen estekak eta Blogroll: gustukoak diren esteken zerrenda. Hezkuntzako aplikazioa: landutako edukiak azaltzeko eta partekatzeko, argazkiak igotzeko, proposamenak lantzeko, jarduera/ egun bereziak azalarazteko, dokumentuak partekatzeko....




-Argazkiak konpartitzeko aplikazioa( flickr): aplikazio honek, argazkiak interneten igotzeko aukera eskaintzen du. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Bertan izena ematerakoan erabiltzaileak erabakitzen du Flickr-era igoko dituen argazkiak pribatuak (berak erabakitzen dituenek soilik ikusiko dute) ala publikoak (mundu guztiak ikusteko moduan) diren. Gainera,Flickr-ek aukera ematen du argazki sortak antolatzeko (sets deitzen dieteingeleses), gaiaren arabera moldatuak. 




-Wikia: baimenduta dagoen edonork, edonondik, erraz editatu dezakeen web orria edo web orri multzoa. Aurreko bertsioak ikertzeko aukera ematen duen eta aurreko bertsioak berritzeko gaitasuna duen rollback funtzioa ditu. Hezkuntzako aplikazioak: elkarrekin ikasle eta irakasle taldeek informazioa biltzeko eta elkarbanatzeko, idatziak eraikitzeko, ikasgaien glosarioak egiteko, testuliburuak sortzeko, eta baliabideen gordekinak garatzeko.




-Sare sozialak: tuenti, twitter, edmodo, photcastin: nahiz eta zenbait sare sozialen erabilgarritasuna hezkuntzan kuestionatu ( tuenti, twitter...) orohar, hezkuntzan,erabilgarriak izan daitezkeen webguneak dira sare sozialak. Profildunak bere kontaktuekin harremanak izateko sortuta dago eta lagunekin era guztietako materiala banatzeko aukera ematen du. Zertarako sare sozial birtual bat? Bizimodu azkarra dugu, lagun eta kontaktuekin kalean edo lanean egotea ez da nahikoa. Horregaitik biltzen ditugu beste modu bateko harremanak, birtualak. Egunero ikusi ezin dugun jendearekin kontaktua mantentzeko tresna egokia da. Hezkuntzako aplikazioa: berehalako harremanak eta interakzioa, dokumentuak partekatu, idatziak egin, iritziak jaso, informazioa partekatu....




-Mapen aplikazioak: google maps eta google earth, panoramio: Geolokalizazioa elementu batek lur-azalean dituen koordenatuak (longitudea/latitudea) zehaztea da. Geoerreferentziazioa, berriz, lur-azalean inguruneko informazio-kaptura bat posizionatzea edo gertaeraren bat erregistratzea da. Kapturak askotarikoak izan daitezke: argazkiak, bideoak, eraikinen 3d-ko ereduak, fauna- edo landaredi-habitata, etab. Gertaerak ere askotarikoak izan daitezke: efemeride bat, lurrikara bat, istripu bat, elkarrizketa bat, etab. Hezkuntzako aplikazioa: irteerak antolatu, geografia gaiak jorratu ( ozeanoak, ibaiak, mendiak, orografia, erliebea, koordenadak), historiako ezagutzak, hiriaren edota auzoaren ezagutza, astronomia ( marte, izarrak...), irudiak partekatu (panoramio)...




-Google render, RSS eta sindikazioak:Rss era erosoa da web baten titularrak ezagutzeko. Titular hauek programa egoki baten bidez irakurri ahal dira, baita ere Posta programa batzuen bidez. Horrela, eta webean sartu gabe, egiaztatu ahal duzu berriak egon diren, eta gero, nahi baduzu, irakurtzeko sartu. Hezkuntzako aplikazioa: era erraz eta bizkorrean sarean egindako aldaketez jabetzeko aukera.


Aplikazio guztiek ikaskuntza lankidetza izan dezakete komunean:


-Elkarrekin lan eginaz eta irakaslearen laguntzaz helburu zehatzak lortzeko aukera eskaintzen dute aplikazio hauek. Helburu hauek lortzeko, aplikazio hauek, euskarri izan daitezke.


-Informazioa eskoletatik sarera ateratzeko aukera eskaini: ikasgelan landutako edukiak gizarteratzeko aukera eskaini ( beste ikastetxe batzutara, komunitatera, auzora, hirira...).


-Sareko informazioa bilatzeko, jasotzeko eta barneratzeko eta ezagutzean bihurtzeko gaitasun eta trebeziak garatu ditzake hezkuntzak eta lankidetza ikaskuntzak.


-Guztiek, Web 2.0ren ezaugarri nagusi modura, aplikazioa osatzeko eta edukiak "igotzeko" aukerak eskaintzen dituzte.  




No hay comentarios:

Publicar un comentario