2011/11/07

3. SAKONDU: LANKIDETZA IKASKUNTZA ETA IKTAK

LANKIDETZA IKASKUNTZA ETA IKTak

IKTak irakaskuntzan txertatzeak irakasteko metodologia aldatzea eskatzen du eta baliabide hauek izango duten eragina kontutan izatea ezinbestekoa da. IKT eta eskolen arteko uztarketak hiru alderdiren analisia eskatzen du:

a) Trebakuntza prozesuak: Computer Aided Instruction (CAI)
b) Lan kooperatiboetan oinarritutako prozesuak: Computer-Supported Cooperative Work (CSCW)
c) Prozesu kolaboratiboak: Computer Support for Collaborative Learning (CSCL)


A) Trebakuntza prozedurak (CAI)
60. hamarkadan nagusi, tresna konduktista oinarri izanda, mekanikoki, ariketak eta galdera-erantzun saioak erabiltzen dira ulermen maila neurtzeko. Ikaskuntza lineala, errepikapenean oinarritua eta emaitzetan zentratutako ebaluazioa dira nagusi.


B) Lan kooperatiboan oinarrituriko prozedurak (CSCW)
Aurrekoak ez bezala, ikuspegi interdiziplina du oinarri. Talde-lana da nagusi eta hau oinarri hartuta egitekoen banaketa eta  koordinaz ioa ezinbestekoak dira. Ezagutzaren sorkuntzak ez du berebiziko garrantzia.


C) Kolaborazioan/ Lankidetzan oinarrituriko prozedurak ( CSCL)
Eztabaidaren bidez norbanakoen zein taldearen garapena du helburu. Norbera da bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren arduradun. Pertsonen arteko kolaborazioa sustatzeko sare birtualak eta IKTak erabiltzea proposatzen da. Arazo konplexuei irtenbidea bilatzea da proposatzen dena, bakarka, talde txikietan edota handietan. Zailtasun handiena, interdisziplina, koordinazioa eta taldekideen arteko ulermena dira.


LANKIDETZAN IKASTEN DUGU ETA LANKIDETZA EGITEN DUGU IKASTEN

KOOPERAZIOA:


Kooperazioa, talde lana ezinbesteko oinarritzat duen interakzio egitura da. Irakaskuntza kooperatiboan irakaslearen presentzia ezinbestekoa da, honek talde lanaren egin beharrekoak zehazten baititu, beharrezkoa den informazioa igortzen baitu, lan egiteko metodo konkretuak zehazten baititu, azken emaitza zein izan behar den zehazten du...  


KOLABORAZIOA


Irakaskuntza kolaboratiboan, ordea, taldeen autonomia handiagoa da eta irakaslearen presentzia egitekoak eta helburuak zehaztera mugatu beharrean, laguntza eskaintzea litzake.. Kolaborazioan, taldeek lan metodologia finkatzeko askatasun handiagoa dute, baita zein informazio behar duten zehazteko ere. Irakasleak, bitartekariak dira eta prozedura irekia da, galdera eragile bat izango da.
   
LANKIDETZAN OINARRITUTAKO IKTen EZAUGARRIAK:   
   
       -Erabilera erraza eta eraginkorra

       -Materialak, egiturak eta edukiak berrerabiltzen ahalbidetu
   
       -Pertsonen, talde-kurtsoen eta rolen kudeaketa erraza
   
       -Materialen eta informazioaren antolakuntzan lagundu behar du.
   
       -Ikaslearen ebaluazioa ahalbidetu.
    
       -Elkarlanarekin produktu konkretuak sortzea ahalbidetu
   
       -Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
   
       -Tutoretzak erraztu eta komunikazio eraginkorra sustatu.
   
       -Erabakiak hartzen lagundu
       
       -Open source izatea komeni eta lizentzia pribatuak ekidin  
   

       -Egonkorra izatea komeni ( bertsioak)
       
       -Lanaren sekuentzializazioa garbi adieraztea komenigarria     
   
       -Ez da irakaskuntza eta hezkuntza prozesuan muga izan behar


       -Erabilitako dokumentuak plataforma bakar batean integratzea komeni
   
Dokumentuak elkartrukatzeko hainbat plataforma: LAMS, LEARN, Synergeia, Blackboard, WebCT...
   
KOLABORAZIOA GELAN. OINARRIZKO PRINTZIPIOAK:



8 fasetan oinarritzen da:
   
1. Testuinguruaren analisia: ikasle eta irakasleen ezaugarriak
   
2. Metodologiaren eta estrategiaren hautaketa.
   
3. Baliabide teknologikoak aukeratzea: IKTen hautaketa

4. Prozesuaren planifikazioa: jardueren sekuentzia, tutoretzak, ebaluaketa
   
5. Prozesuaren ebaluazioaren metodologia aukeratzea
   
6. Garapena: materialaren prestaketa
   
7. Inplementazioa: prozesua martxan jarri eta ebaulaketa jarraitua
   
8. Ebaluazioa eta feedbacka.
   
LANKIDETZA TEKNIKAK

IKTek lankidetza ikaskuntza bermatu eta sustatzen dute: teknika hauek irekitasuna eta taldearen partaidetza eskatzen dute. Era berean, azpimarratzekoa da, prozesua emaitza bezain garrantzitsua dela, irakasleen eta ikasleen koordinazioa ezinbestekoa dela, ekintza edo hausnarketa faseak errespetatu behar direla eta konstruktibismoan oinarritutako ikaskuntza ahalbidetzen dutela. Adibideak: Jigsaw, Brainstorming, Piramidea...


ESZENATOKI BERRIA, EBALUAZIO MODU BERRIAK:

Ebaluazio sistema berriak aurkitu behar dira, izan ere, prozedurak ere desberdinak baititra. Ebaluazioa egiteko iturri anitz eta desberdinetara jo behar da eta teknika kuantitatibo IKTek askotan hau ahalbidetzen dute)  zein kualitatiboak  ( behaketa, galderak, eztabaida...) erabili.

No hay comentarios:

Publicar un comentario