2011/12/05

2. ANALIZATU: AURRE-EZAGUTZAK ANALIZATU

Zer da berrikuntza gelan?
Administrazioarentzat berrikuntza, eskolak eta ikastetxeak baliabidez hornitzea izan da eta honetan esfortzu ekonomiko handia egin du, ondorioz, azken urteotan teknologia berriak toki guztietara iritsi dira. Beraz, honekin berrikuntza materiala lortu da.


Irakasleek teknologia berri hauek erabiltzen hasi dira, baina betiko edukiak eta metodologia erabiliz inongo aldaketarik egin gabe eta hau ez da nahikoa, pedalak dituen formula bateko kotxe bat bezala bait da. Teknologia berriak erabiltzearekin batera berrikuntza metodologikoa egon eta egin behar da eta hau irakasleen lana da. 


Hau nola lortu daiteke? Irakasle bakoitza bere diziplina landuz, ikasle, talde eta eskola bakoitzaren maila eta berezitasunetara egokituz, curriculuma oinarri bezala hartuz eta metodo pedagogiko berritzaileak erabiliz. Hau guztia, teknologiak eskaintzen dituen egile tresnez baliatuz lortuko dugu, ariketa erakargarriak eginez, dinamikoak, berritzaileak, ikaslea bere jakintzaren sortzaile eta ikerketaren erantzule bihurtuz.


Nola planifikatzen da irakaskuntza 


ikaskuntza prozesua IKTekin? 
  • Helburuak zehaztuz; zein gaitasun landu nahi ditugu? nola landu nahi ditugu? zer irakatsiko dugu? zer lortu nahi dugu? nola ebaluatuko dugu? zer tresna erabiliko ditugu?
  • Gaia landuz
  • IKTeek eskaintzen dizkiguten tresna eta baliabideak aukeratuz, erabiliz eta helburuetara egokituz; egile tresnak, blogak, mapa kontzeptualak, jolas interaktiboak, aurkezpenak, etab.
  • Egin beharreko ariketa eta lanen "tempoa" eta epeak zehaztuz.
  • Proiektuka eta taldeka lan eginez
  • Ikertuz, saiatuz, ebaluatuz eta zuzenduz
  • Argitaratuz. konpartituz edo plazaratuz, honela kasleek ikusiko dute beraiek egindako lana zerbaitetarako balio duela eta edozeinek ikus dezakeela, horrela, arduraz lan egingo dute eta harro sentituko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario