2011/10/20

5. KONPARTITU



Taldekideen teknografiak ikusita eta ondoren taldean egindako hausnarketak oinarri hartuta, hauxek dira IKTZaLeok ateratako ondorioak:


Etorkizuneko irakasle modura, jakina da egun jasotako IKT formakuntza urte gutxiren buruan, iraungita egongo dela; aldaketak, berrikuntzak... etengabekoak dira.  Hori dela eta, IKTak erronka esanguratsuak dira irakaskuntzan, baina hauen aplikazioa eta erabileraren aurretik, ezinbestekotzat jotzen dugu, egungo ikaskuntza-irakaskuntza metodologien inguruko hausnarketa. Izan ere, IKTek ez dute bermatzen irakaskuntzaren berrikuntza. Instrumentuak edota teknologiak bitartekari soilak dira eta ez dira ez helburu ez eta irakaskuntza prozesua bere osotasunean eraldatuko dutenak; irakasleen praktikak, hautatutako metodologiak, oinarri ideologikoak... dira irakaskuntza aldatu eta IKTak erabilgarri bilakatzen dituztenak.


Gure taldeak, noski, IKTen erabileraren aldeko apustua egiten du, baina egun duten ohiartzuna eta hauen benetako ekarpena kuestionatuz eta gehiegizko protagonistagonismoa zalantzan jarriz.  Aurkezpenean ikaskide batek aipatu zuen eran  “IKTak erabili behar dira hauek erabiltzen ari garela ohartu gabe”.


Gainera, ezin gara ilusionismoan erori: IKTak ez dira neutralak eta interes jakin batzuen araberakoak dira, eskoletan baliabide ekonomikoak urriak dira, zuzendari eta administrazioaren pentsamoldea zaila izan ohi da aldatzen... Gauza asko aldatu behar dira IKTen erabilera bultzatzeko eta hauetako asko irakasleen eskuetatik, konpetentzietatik kanpo daude.


Hala ere, badaude irakaslearen esku edo konpetentzien barne dauden egitekoak, besteak beste, teknografietan ikusi genituen eran hauexek:  


Erronka nagusien artean, ezagutzaren gizarte honetan eta errealitate birtuala hain protagonista den testuinguru honetan, hiritar digital arduratsuak heztea litzake: eten digitala sahiestuz, konpetentzia digitala lantzea. Honetarako irakasleen etengabeko formakuntza eta multialfabetizazioa ezinbestekoak dira.


Behar metodologikoei dagokionez, beharrezkoa ikusten dugu  eskolekin, lankideekin, administrazioarekin, komunitatearekin eta ikasleen familiekin uztartzeko bideak sendotzea; errealitate birtuala egungo eskolarekin uztartzeko bideak irekitzea; IKTak eta hauen ezagutzak era eguneratuan mantentzeko metodologiak sustatzea; irakasteko metodoak ikasleei egokitzea; IKTak eta emozioak uztartzea: teknologiaren bidez ere baloreak eta sentimenduak lantzea; IKTak eta jakintza arloak osatzea; kontruktibismoaren eta lankidetza bultzatuz, ikasleek aurretik dakitena kontutan hartzea...


IKT tresnei dagokionez teknografietan ikusi moduan ezinbestekoak dira ikusentzunezko plataformak: Movie Maker,  Youtube, Skype... Erabilpen teknologikoa duten tresnak: PDI, arbel eragileak, Web 2.0, IKT eta honen aplikazioak, Officeko programak, Komunikazio plataformak, Wiki, Internet, Eskola2.0 (neetbook), Programen deskargak, Movie Maker, e-Books, e-Readers, Arbel digitala, Foroak eta eta agertuko direnak... eta informazioaren kudeaketarako baliagarriak diren tresnak kudeatzea nahitaezkoa da IKT eta honen aplikazioak. Eta komunikazio plataformak: Bloga, Movie Maker, Youtube, Wiki, Internet, Konpetentzia digitala, Programak deskargatu, Eskola 2.0, Lankidetza, Web quest, Skype, Sky drive eta agertuko direnak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario