2011/10/05

2. ANALIZATU

Talde-lanean egina
  • a) Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Ezagutzaren gizartean funtsezko garrantzia duten osagai estrategiko bihurtu zaizkigu informazioa eta komunikazioa. Hori dela eta, informazioa eta komunikazioarekin zerikusia duten arlo desberdinak garatzeak aparteko garrantzia hartu du eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira egungo gizartean. IKTen balore estrategikoaz ari garenean ordea, IKTek informazioa transimititzeko eta kudeatzeko duten ahalmenaz gain, IKTek eskaintzen duten ezagutza, sorkuntza eta elkarlan aukeretaz ere ari gara. Hona hemen, IKTak, ezagutza, sorkuntza eta elkarlan sortzaile modura, eskaintzen dituzten abantailak, zailtasunak eta erronka nagusiak:

-IKTen ekarpenak:
Jakina da IKTek erabateko iraultza ekarri dutela gizartean. Ekonomia, politika, gizarte harrenak eta noski, baita ingurugiroa ere, guztiz eraladtu dira: lan egiteko modua, erlazionatzeko era, kontsumitzeko, aisialdia disfrutatzeko, zerbitzuak eta informazioa jasotzeko bideak... guztiz transformatu dira. Mugikortasuna, berehalakotasuna, malgutasuna, aniztasuna... izan daitezke errealitate berri honen adierazle nagusiak. Errealitate berri baten aurrean gaudela esatea ez da uskeria, izan ere, IKTek eskura dugun espazio berri baten sorrera ekarri dute: errealitate birtuala. Hau da, mundu fisiko edo errealaz haratago dagoen ziberespazioa edota gizarte birtuala. Errealitate honetan, IKTak neurrigabeko informazioaren sarbide dira eta era berean, fidagarriak izan daitezkeen datuak era azkar eta seguruan eskuratzeko aukera eskaintzen dute. IKTek berehalako komunikazio kanalak sustatu dituzte eta informazioa metatu edota antolatzeko modu berriak, lanen automatizazioa, interaktibitatea, informazioaren digitalizazioa... ere ekarri dituzte.
-IKTen zailtsunak:
Hala ere, IKTek ez dute zertan garapena ekarri; aukera sortzaile dira baina era berean desabantaila, arazo eta erronka berriak planteatzen dituzte. Hona hemen zailtasun esanguratsu batzuk:
Batetik, gizatediaren portzentai handi batek ez du IKTak eskuratzeko aukerarik ez ekonomikoki (etengabeko obszolezentzia, programen etengabeko berrikuntza) ez eta kulturalki ere ( ingelesaren gailentasuna, kultura desberdinen presentzia eza).  Gainera, formakuntza gabeziak sortutako analfabestismo digitala ere azpimarratzekoa da. Aukera desberdintasun hauek bazterketa, desberdintasun soziala eta eten digitala sustatzen dute.
Era berean, gero eta gehiago dira egunerokotasunean teknologien menpe bizi diren hiritarrak: teknologiak arazo guztiak konponduko dituztenaren usteak eta IKTek gure bizitza kontrolatzen dutenaren sentsazioak, askorentzat frustrazio sortzaile dira. Segurtasuna, isolamendua eta pribatutasuna ere, kontuan izan beharreko arriskuak ditugu..

-IKTen erronkak:
IKTen erronka nagusiak hauen etengabeko aldaketa, informazioaren berehalako iraungitzea, etengabeko formakuntza beharra eta norberaren ezagutzaren etengabeko egituraketa dira. Era berean, eskura dugun informazioa eta ziberespazioan gure presentzia kudeatzen ere ikasi behar dugu, baita jarrera kritikoa izaten ere.
Berehalakotasuna ( epe motzean irtenbideak bilatu nahia),  tradizioa eta modernitatearen arteko uztarketa eta globala eta lokalaren arteko lotura bideratzen  ere ikasi beharrean gaude. Nola ez, IKTek ingurugiroan duten eragina behar bezala kudeatzea gure gizartearen erronka nagusietako bat da.
IKTek eskaintzen dituzten aukerak, zailtasunak eta erronkak aztertuta, jakina da, IKTak ez direla neutralak, izan ere, balore eta interes jakin batzuen arabera ari dira garatzen. IKTak gure eskura ditugu eta izango ditugu denbora luzez, gizartea aldatzen doan heinean. Etorkizunean, asmatu gabe dauden teknologiak erabili beharko ditugu, eta ezagutu ere egiten ez ditugun arazoak ebatzi beharko ditugu. Ezagutza eta ikasten ikasteko gaitasuna dira guzti honen giltzarri; erronka nagusia berriz, aztertutakoaren arabera, hiritar digital arduratsu modura aritzea.
  • Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? banaiz? 
Irakasleentzako konpetentzien mapa honako ardatz hauen inguruan egitura daiteke:

KONPETENTZIADESKRIBAPENABANAIZ?
LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA
Irakasle lanari dagozkion kudeaketa lanak

Lanbide-hazkuntzari dagozkioen egitekoak
-Prestakuntza jaso al dut?

-Ikastetxeen antolakuntzan, azpiegitura, giza eta material baliabideak, ordutegiak… IKTak erabili dira?

- IKTen erabilgarritasuna ulertzen dut? IKTek administrazio kudeaketan lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak erabiltzen ditut?

-Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egiteko gai naiz? Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzen ditut?...
DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zuzeneko eragina duten gaitasunak

Ikaskuntza-esperientzien diseinua, eremua eta ebaluazioa
-IKT baliabide horiek Curriculumean txertatu dirat?

-Helburuekin lotutako IKT jarduerak prestatu dira?

-Tresna digitalen bidez, konpetentzietan oinarritutako jarduerak antolatzen dira?

-Aproposak dira proiektu baten inguruan baliabide digitalak txertatzen diren ekintzak antolatu dira?

-Irakaslearen rola aldatu da ikasleen ezagutzaren prozesuan gidari bihurtuz?

-Lan kolaboratiboa sustatzeko elkarlana, harremanak eta, partaidetza adosteko teknikak landu dira?

-Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza giroak garatzen dira?

-Irakasleak bere diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskuntza sustatzea du?…
HERRITARTASUN DIGITALAHerritar digital arduratsu eta konprometituaren jarrera
-Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutzen eta errespetatzen ditut?

-Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu ditut?

-Datu pertsolanak eta pribatutasuni dagozkion alorrak kontuan hartzen dira?…

  • c) Formakuntza beharren zerrenda:

-Behar kontzetualak:
        -Ezagutzaren gizartea
        -Eten digitala
        -Hiritar digital arduratsua
        -Errealitate birtuala
        -Rol desberdinen zehaztapean: irakaslea, administrazioa...
        -Konpetentzia digitala
      -Analfabetismo eta multialfabestimo kontzeptuak: Ikus-entzunezko alfabetizazioa,
alfabetizazio digitala eta informazioaren alfabetizazioa (informazioa modu kritikoan eratzea)
       
-Behar metodologikoak:
        -IKTak eskolekin, lankideekin, administrazioarekin, komunitatearekin eta ikasleen   familiekin uztartzeko bideak.
        -Errealitate birtuala egungo eskolarekin uztartzeko bideak
        -IKTak eta hauen ezagutzak era eguneratuan mantentzeko metodologiak.
        -Elkarlana ikastetxe eta irakasleen artean
        -Informazioa bilatzea eta erabilgarria dena hautatzea eta eraldatzea
        -Irakasteko metodoak ikasleei egokitzea
        -IKTak eta emozioak: teknologiaren bidez ere baloreak eta sentimenduak lan
        -IKTak eta jakintza arloak uztartu
        -Kontruktibismoaren teoria bultzatuz, ikasleek aurretik dakitena kontutan hartzea
         -Teknologia berri baten bitartez beste teknologia batzuk irakastea

-IKTen inguruko ezagutzak:
-Ikusentzunezko plataformak: Movie Maker,  Youtube, Skype
-Erabilpen teknologikoa: PDI, arbel eragileak, Web 2.0, IKT eta honen aplikazioak, Officeko programak, Komunikazio plataformak, Wiki, Internet, Eskola2.0 (neetbook), Programen deskargak, Movie Maker, e-Books, e-Readers, Arbel digitala, Foroak eta eta agertuko direnak...
-Informazioaren kudeaketa: IKT eta honen aplikazioak, Komunikazio plataformak, Bloga, Movie Maker, Youtube, Wiki, Internet, Konpetentzia digitala, Programak deskargatu, Eskola 2.0, Lankidetza, Web quest, Skype, Sky drive
eta agertuko direnak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario