2011/10/23

2. ANALIZATU

Karmelek hasia...

  • Zer da lankidetza ikaskuntza?

Elkarrekin lan eginaz eta irakaslearen laguntzaz helburu zehatzak lortu nahi dituen ikasle talde bat. Helburu hori lortzeko, tresna batzuetaz baliatu daitezke beraien lanean laguntzeko eta errazteko.

  • Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?

Taldekide guztiak denbora eta kokalekua oztopo izan gabe elkarrekin lan egiten utziko diguten tresnetaz baliatuz, hau da, internet eta sarea. Horretarako, oso aproposak dira web 2.0 eskaintzen dituen tresna ugari.

Tresna hauek irakurri eta idazteko (testua eta audiobisuala) balio behar dute eta sare sozialean, erabiltzaile eta hiritar bezala jakintza komunitarioa eraikitzeko eta informazioa trukatzeko aukera eskaini behar digute.

Saioak jarraitua...

Jarritako definizioa osatzeko, hona hemen beste zenbait ideia...

  • Zer da lankidetza ikaskuntza?


1. Bereziki gure eskoletan HIRU EGITURA MOTA bereiz genitzake:


a) Indibidualista: ikasleek bakarrik lan egiten dute, besteek egiten dutena kontuan hartu gabe. Ikasleak irakasleak irakasten duena ikastea espero da. Ikasleak helburua lortzeak ez du besteen helburuetan eraginik.


b) Konpetitiboa: ikasleak bakarrik lan egiten du, besteekin lehiatuz. Ikasleak irakasleak irakasten duena gainontzekoek baino gehiago edo azkarrago ikastea espero da. Ikasleak helburua lortzen du, bakar-bakarrrik, besteek ez badute lortzen.



c) Kooperatiboa edo lankidetza ikaskuntza:ikasleak lan-talde txikietan ikasten dute. Helburua, elkareraginean ikaskide guztien ikasketa mailarik altuena lortzea da. Irakaslea ez da irakasten duen eragile bakarra, ikaskideek euren artean ikasten baitute. Azken helburua lortzeko ikaskideen helburuak lortu behar dira; ikasleak helburua lortzen badu, taldeak helburua lortuko du.


2. LANKIDETZA IKASKUNTZAREN ARDURAK ETA HELBURUAK:


a) Horrelako ikaskuntza ereduan taldearen ardura bikoitza da: irakasleaek irakasten duena ikastea + taldeak lagundu egin behar du taldekideek ere ikas dezaten.


b) Helburua ere bikoitza da: eduki akademikoak ikastea + taldean lan egiten ikastea, eduki akademiko baten moduan.


3. KOLABORATU VS KOOPERATU:


Era berean badira ere gela kolaboratiboa eta gela kooperatiboa (lankidetza) bereizten dutenak:


a) Kolaboratu: elkarrekin lan egin. Kolaboratzeko gaitasun maila antzekoa beharrezkoa de eta lagunak izatea ez da ezinbesteko baldintza bat.


b) Kooperatu: elkarren arteko laguntza. Kooperatzeko ez da beharrezkoa gaitasun maila antzekoa izatea eta taldekideak lagunak izatea ezinbesteko baldintza da.
 
Saioak gehitua....
 
  • Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?


.... gehituko nuke jarraian eskema modura:


-Helburuak zehatzak eta argi definituak izan behar dira. Denok jakin beharko dute zer egin eta zein da helburua.


-Argibideak ere zehatzak eta argiak izan behar dira.


-Helburuaren arabera sortuko dira lan-talde txikiak: zerbait praktikatu nahi bada talde homogeneoak sustatuko dira, gauza berriak ikastea bada helburua berriz, talde hetereogeneoak.


-Ikasgelaren antolaketa eraladatu: taldeak borobil txikietan antolatu, materiala guztion eskura eduki, irakaslearen presentzia lan-talde txiki horietan sustatu...


-Talde-lana ezezik lan indibiduala eta autonomoa ere sustatu behar da.


-Zereginak egiteko denbora nahikoa eskaini behar da.


-Arrakasten errekonozimendu publikoa: lortutako emaitzak gelan aurkeztu, ikasgelako txoko berezietan ezarri...


-Prozesuari buruzko hausnarketa eta ebaluazio jarraia ezinbestekoak dira.






No hay comentarios:

Publicar un comentario