2012/01/13

3. SAKONDU. ESKOLA 2.0. - 1X1 baino askoz gehiago


Espainiako gobernuak 2009/2013 urteen artean aurrera eramango duen egitasmoa da, Hezkuntza ministerioak zuzendua eta Autonomi Erkidegoekin garatua, diru publikoarekin mantentzen edo laguntzen diren eskoletako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako  ikasle guztiei zuzendua. Guztira 1.500.000 ordenagailu eramangarri ikasleentzat, 80.000 ordenagailu irakasle eta eskolentzat eta 80.000 gela digital besteak beste.

Hau guztia, informazio, komunikazio eta ezagutza gizartea toki eta arlo guztietara hedatzen ari delako gertatzen ari da eta hiritar guztien lan arloan, aisian, kontsumoan eta gizarte harremanetan sartzen ari direlako IKTak, ondorioz hezkuntza sistema ezin daiteke olatu honetatik kanpo geratu.

Gaur egungo ikaskuntza mota eraldatzen ari da eta edukiak jaso baino; etengabe ikasiko duen hiritarra, auto ikaskuntza garatzeko konpetentziak izango dituena, denon arteko ezagutza sozialaren eraikitzea, … honen guztiaren errudun dira IKTak eta gizarte berri honen ezaugarri bilakatu dira.
Honek guztiak IKTak hezkuntzan integratzea eskatzen du eta hezkuntza sisteman aldaketa batzuk eskatzen ditu:
· Irakaslearen rola eta praktika aldatu beharra, aholkulari eta ikaskuntza prozesuaren laguntzaile bilakatu behar da. Konpetentzia digitalak izan behar ditu eta ikasleen gaitasunak eta baliabide digitalak eratzeko.
· Ikaslea informazioaren erabiltzaile kritiko eta inteligentea izan behar da.
·   Eskola antolakuntzak, ikaskuntza ingurune birtualak eratu behar ditu eta ikaskuntza metodo autonomo eta kolaboratiboak aurrera eramateko web 2.0ko tresnak erabiliko ditu.
· Irakaslegoaren formazioa ez bakarrik arlo teknikoetan, arlo metodologiko eta pedagogikoetan ere bai.
Curriculuan, arlo eta hezkuntza maila guztietan aldaketa hauek era integratu eta praktiko batean izan daitezela azpimarratzen da, testuinguruak egokituz, eduki desberdinekin harremanetan jarriaz, ikaskuntza/irakaskuntza prozesuen erabakien aholkularitza eginez, IKTak ezagutza eraikitzeko tresna bezala erabiliaz, etab. Honela, ikasleak derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaierarako garatuta izan beharko luke informaziaren trataera eta konpetentzia digitalari buruzko gaitasuna.
Ondorioz, ikaslearen motxila digitala izango dena sortzen da; bakarka, talde lanean eta lan kooperatiboetan, eskolan eta etxean, ikaskideekin, familian eta lagunekin lan egin dezan eta lan guzti hauen emaitza denon eskura jartzeko ahalmena, baliabideak, ezagutza eta gaitasuna eduki dezan.

Azkenik, eskola 2.0ren helburu nagusia, XXI. mendeko hezkuntzaren kalitatea eta berdintasuna lortzea da, hau da, iraultza teknologikoak eskura jartzen dituen baliabideekin, hiritar kritikoak, giazartean aktiboak, jakintsuak, profesionalki eta pertsonalki gero eta prestatuagoak eta batez ere, gizon eta emakume onak, askeak, azkarrak eta zoriontsuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario