2011/10/24

4. ERAIKI: TUTORIALA

Atal honetan egin behar dugun txostena, aldizkari moduan aurkeztu genezake. Horretarako, PDF formatua eman behar genioke eta ondoren ISSUU.com programarekin aldizkari digitala bihurtu.

Youtuben tutorial bat dago erabiltzen ikasteko:




2011/10/23

2. ANALIZATU

Karmelek hasia...

  • Zer da lankidetza ikaskuntza?

Elkarrekin lan eginaz eta irakaslearen laguntzaz helburu zehatzak lortu nahi dituen ikasle talde bat. Helburu hori lortzeko, tresna batzuetaz baliatu daitezke beraien lanean laguntzeko eta errazteko.

  • Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?

Taldekide guztiak denbora eta kokalekua oztopo izan gabe elkarrekin lan egiten utziko diguten tresnetaz baliatuz, hau da, internet eta sarea. Horretarako, oso aproposak dira web 2.0 eskaintzen dituen tresna ugari.

Tresna hauek irakurri eta idazteko (testua eta audiobisuala) balio behar dute eta sare sozialean, erabiltzaile eta hiritar bezala jakintza komunitarioa eraikitzeko eta informazioa trukatzeko aukera eskaini behar digute.

Saioak jarraitua...

Jarritako definizioa osatzeko, hona hemen beste zenbait ideia...

  • Zer da lankidetza ikaskuntza?


1. Bereziki gure eskoletan HIRU EGITURA MOTA bereiz genitzake:


a) Indibidualista: ikasleek bakarrik lan egiten dute, besteek egiten dutena kontuan hartu gabe. Ikasleak irakasleak irakasten duena ikastea espero da. Ikasleak helburua lortzeak ez du besteen helburuetan eraginik.


b) Konpetitiboa: ikasleak bakarrik lan egiten du, besteekin lehiatuz. Ikasleak irakasleak irakasten duena gainontzekoek baino gehiago edo azkarrago ikastea espero da. Ikasleak helburua lortzen du, bakar-bakarrrik, besteek ez badute lortzen.



c) Kooperatiboa edo lankidetza ikaskuntza:ikasleak lan-talde txikietan ikasten dute. Helburua, elkareraginean ikaskide guztien ikasketa mailarik altuena lortzea da. Irakaslea ez da irakasten duen eragile bakarra, ikaskideek euren artean ikasten baitute. Azken helburua lortzeko ikaskideen helburuak lortu behar dira; ikasleak helburua lortzen badu, taldeak helburua lortuko du.


2. LANKIDETZA IKASKUNTZAREN ARDURAK ETA HELBURUAK:


a) Horrelako ikaskuntza ereduan taldearen ardura bikoitza da: irakasleaek irakasten duena ikastea + taldeak lagundu egin behar du taldekideek ere ikas dezaten.


b) Helburua ere bikoitza da: eduki akademikoak ikastea + taldean lan egiten ikastea, eduki akademiko baten moduan.


3. KOLABORATU VS KOOPERATU:


Era berean badira ere gela kolaboratiboa eta gela kooperatiboa (lankidetza) bereizten dutenak:


a) Kolaboratu: elkarrekin lan egin. Kolaboratzeko gaitasun maila antzekoa beharrezkoa de eta lagunak izatea ez da ezinbesteko baldintza bat.


b) Kooperatu: elkarren arteko laguntza. Kooperatzeko ez da beharrezkoa gaitasun maila antzekoa izatea eta taldekideak lagunak izatea ezinbesteko baldintza da.
 
Saioak gehitua....
 
  • Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?


.... gehituko nuke jarraian eskema modura:


-Helburuak zehatzak eta argi definituak izan behar dira. Denok jakin beharko dute zer egin eta zein da helburua.


-Argibideak ere zehatzak eta argiak izan behar dira.


-Helburuaren arabera sortuko dira lan-talde txikiak: zerbait praktikatu nahi bada talde homogeneoak sustatuko dira, gauza berriak ikastea bada helburua berriz, talde hetereogeneoak.


-Ikasgelaren antolaketa eraladatu: taldeak borobil txikietan antolatu, materiala guztion eskura eduki, irakaslearen presentzia lan-talde txiki horietan sustatu...


-Talde-lana ezezik lan indibiduala eta autonomoa ere sustatu behar da.


-Zereginak egiteko denbora nahikoa eskaini behar da.


-Arrakasten errekonozimendu publikoa: lortutako emaitzak gelan aurkeztu, ikasgelako txoko berezietan ezarri...


-Prozesuari buruzko hausnarketa eta ebaluazio jarraia ezinbestekoak dira.






2011/10/21

1.ULERTU

      Karmelek hasia...

Ulertu atalarekin hasteko bideo hau ikusi ezazue


  • Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?
Helburu amankomun bat lortzeko, ikasle talde bati pentsatzen, antolatzen, koordinatzen, ikertzen, erabakiak hartzen eta ondorioak plazaratzen lagunduko dien edozein tresna teknologiko laguntzen die lankidetza moduan ikasteko.

Gure kezkak, iritziak eta sentimenduak adierazteko, prozesu baten parte garela senti araziko gaituzten tresna teknologikoak behar ditugu, guztion ekarpenekin taldekideen batuketa bat baino askoz gehiago garela sentitzeko.

Web 2.0. oinarri bezala hartuta, hauek izan daitezke erabili ditzakegun tresna teknologiko batzuk: blogak, eztabaida foroak, webquest, googledocs, wikiak, e-taldeak, internet informazio eta komunikazio gune bezala, aurkezpen multimediak, etab...

     Saioak gehitua:

     Egia da, ez gaude ohituak (ni behintzat) pentsatzera...

Gure kasuan gainera, lauko taldea gara, beraz, 1+1+1+1ek ez du zertan 4 izan behar!23 de octubre de 2011 02:38 

     Saioak gehitua:
     Esandakoei hauexek gehituko nizkioke zerrenda modura:
-Sare sozialak -Egutegi, artxibo eta karpeta partekatuak -Ofimatika aplikazioak -Bat-bateko mezuralitza -Arbel digital elkarreragilea -Blogak -Bideo konferentziak -Posta elektronikoa -Wikiak -Eztabaida guneak -Portatilak NetBooka -USB Memoriak -Testuinguru birtualak LMS -Web Cam -Interneta -Chat -Foroak -Arbel digitala PDI -Bideojoku hezitzaileak -Argazki makina eta bideo kamara
Gustatu zait bideoa, eduki aldetik batez ere. Saioak jarri duen zerrenda luzea eta gero, zer jarriko dugu ba Maitek eta biok! Aurreko lanerako irakurritako txostena eta gero, ausartuko nintzateke jartzera "bideojokoak" bere horretan (hezitzaileak ez direnak ere bai), badaudelako joku batzuk taldean jokatzekoak eta trebatzekoak. 24 de octubre de 2011 04:58 


Lorek gehitua:


Ulertu atal honetan gure aurretiko jakintzaren araberako testua osatu dugu. Hala ere, uste dut interesgarria dela atal honetan gogoraraztea sakondu ataleko hainbat testuren ondoren, baliabide teknologikoen zerrenda hori osatzeko moduan garela, batez ere, web 2.0ren baitako baliabideak gehitzeko. 28 de octubre de 2011 10:12 

2011/10/20

5. KONPARTITU



Taldekideen teknografiak ikusita eta ondoren taldean egindako hausnarketak oinarri hartuta, hauxek dira IKTZaLeok ateratako ondorioak:


Etorkizuneko irakasle modura, jakina da egun jasotako IKT formakuntza urte gutxiren buruan, iraungita egongo dela; aldaketak, berrikuntzak... etengabekoak dira.  Hori dela eta, IKTak erronka esanguratsuak dira irakaskuntzan, baina hauen aplikazioa eta erabileraren aurretik, ezinbestekotzat jotzen dugu, egungo ikaskuntza-irakaskuntza metodologien inguruko hausnarketa. Izan ere, IKTek ez dute bermatzen irakaskuntzaren berrikuntza. Instrumentuak edota teknologiak bitartekari soilak dira eta ez dira ez helburu ez eta irakaskuntza prozesua bere osotasunean eraldatuko dutenak; irakasleen praktikak, hautatutako metodologiak, oinarri ideologikoak... dira irakaskuntza aldatu eta IKTak erabilgarri bilakatzen dituztenak.


Gure taldeak, noski, IKTen erabileraren aldeko apustua egiten du, baina egun duten ohiartzuna eta hauen benetako ekarpena kuestionatuz eta gehiegizko protagonistagonismoa zalantzan jarriz.  Aurkezpenean ikaskide batek aipatu zuen eran  “IKTak erabili behar dira hauek erabiltzen ari garela ohartu gabe”.


Gainera, ezin gara ilusionismoan erori: IKTak ez dira neutralak eta interes jakin batzuen araberakoak dira, eskoletan baliabide ekonomikoak urriak dira, zuzendari eta administrazioaren pentsamoldea zaila izan ohi da aldatzen... Gauza asko aldatu behar dira IKTen erabilera bultzatzeko eta hauetako asko irakasleen eskuetatik, konpetentzietatik kanpo daude.


Hala ere, badaude irakaslearen esku edo konpetentzien barne dauden egitekoak, besteak beste, teknografietan ikusi genituen eran hauexek:  


Erronka nagusien artean, ezagutzaren gizarte honetan eta errealitate birtuala hain protagonista den testuinguru honetan, hiritar digital arduratsuak heztea litzake: eten digitala sahiestuz, konpetentzia digitala lantzea. Honetarako irakasleen etengabeko formakuntza eta multialfabetizazioa ezinbestekoak dira.


Behar metodologikoei dagokionez, beharrezkoa ikusten dugu  eskolekin, lankideekin, administrazioarekin, komunitatearekin eta ikasleen familiekin uztartzeko bideak sendotzea; errealitate birtuala egungo eskolarekin uztartzeko bideak irekitzea; IKTak eta hauen ezagutzak era eguneratuan mantentzeko metodologiak sustatzea; irakasteko metodoak ikasleei egokitzea; IKTak eta emozioak uztartzea: teknologiaren bidez ere baloreak eta sentimenduak lantzea; IKTak eta jakintza arloak osatzea; kontruktibismoaren eta lankidetza bultzatuz, ikasleek aurretik dakitena kontutan hartzea...


IKT tresnei dagokionez teknografietan ikusi moduan ezinbestekoak dira ikusentzunezko plataformak: Movie Maker,  Youtube, Skype... Erabilpen teknologikoa duten tresnak: PDI, arbel eragileak, Web 2.0, IKT eta honen aplikazioak, Officeko programak, Komunikazio plataformak, Wiki, Internet, Eskola2.0 (neetbook), Programen deskargak, Movie Maker, e-Books, e-Readers, Arbel digitala, Foroak eta eta agertuko direnak... eta informazioaren kudeaketarako baliagarriak diren tresnak kudeatzea nahitaezkoa da IKT eta honen aplikazioak. Eta komunikazio plataformak: Bloga, Movie Maker, Youtube, Wiki, Internet, Konpetentzia digitala, Programak deskargatu, Eskola 2.0, Lankidetza, Web quest, Skype, Sky drive eta agertuko direnak...

2011/10/19

4. ERAIKI: TEKNOGRAFIA

TEKNOGRAFIA: ETORKIZUNEKO IKT ZALEAK on PhotoPeach


2011/10/14

2011/10/13

4. ERAIKI: TEKNOGRAFIA PROBA

Hemen nire teknografia, gaia aldadu dut pixkat, baina ideia moduan hemen daukazue. Karmelerena ikusi dut eta ondo dago, kontzeptu teknikoagoak erabiltzen ditu, baina musika aldatuko nuke, indartsuegia iruditzen zait. Bibliografia (argazkiak nondik atera ditugun) jarri behar da.

2011/10/12

4.ERAIKI: TEKNOGRAFIA


Hona hemen nik proposatutako lana, orain zuei dagokizue hau aldatu, hobetu edo berregin.

Aio, Karmel.

2011/10/10

3. SAKONDU: ESKOLA 2.0

3. SAKONDU

Ados nago Saioa. 4-5 testu garrantzitsuenen laburpenak jarri ditzakegu zati honetan; Lorerena, natibo digitalena, hobeto ikasten al da ordenagailuekin? testua eta besteren bat.

2011/10/09

3. SAKONDU: KONPETENTZIA DIGITALA


3. SAKONDU: IKTak IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUETAN

3. SAKONDU: BESTE ZENBAIT TESTUTAKO IDEIA ESANGURATSUAK

BESTE ZENBAIT TESTUTAKO IDEIA ESANGURATSUAK  (ESKEMATIKOKI)

A) ESKOLAN IKTen ERABILERA EGOKIEN INGURUKO EUROPAR MAILAKO POLITIKAK (Juaquín Paredes Labra)
  • Ordenagailuen eta IKTen erabilera duela gutxi gizarteratutako praktika; honenbestez, baita hauen inguruko politikak ere.   
  • Lehenengo saiakera intstituzionalak Erresuma Batuan 1980; Espainian 1986an.       
  • IKTek izugarrizko erronka luzatu eskolari eta hezkuntza sistemari: desafio ez da teknologikoa soilik ( ordenagailuak ikasgelan txertatu); erronka kulturala eta organizatiboa da (eskola antolatzeko era berri bat eskatzen baitute IKTek).    
  • Politika hauen helburuak denboran zehar aldatuz eta garatuz joan dira: IKTen erabilera txikitatik sustatu, eten digitala gainditu, konpetentziak landu, desberdintasunak kudeatu...
  • Politika hauen beste zenbait helburu esanguratsu: lana sortzeko ekintza aktiboak sustatu IKTen bidez, ,     mundu teknifikatu honetarako alfabetizazioa bultzatu ( e-gobernanza,  e-hiritartasuna, globalización, e-negocios...)
  • 80-90. hamarkadan politika hauen helburua: errekurtso teknologikoak, azpiegiturak eta irakasleen formakuntza. Bada garaia, ikuspegi mugatu hau gainditu eta IKTek zer eskaintzen duten eta hezkuntza sistemaren norabidearen nondik-norakoaren inguruan hausnarketa sakona egitea.     
  • Praktika onak:  zenbait ikerketen arabera, Britainia Handiko eskolen %11 bakarrik egiten du erabilera egokia. Adibiderik egokienak, irakasle eta ikasleen arteko interakzioa eta rolen aldaketa sustatzen zuten zentroak dira: lan interdisziplinarra, lan inklusiboa, beste eskola batzuekin hartuemana... zuten horiek, alegia. (European Schoolnet de 2006).
  • Europar Batasunaren ikuspegia eskolan IKTen erabileraren inguruan: Europar Batasunak ez du hezkuntza politika konkreturik, nahiz eta programa bereziak eta jarrera partehartzailea izan.
a) Politiken dimentsio desberdinak: elkarbizitza sustatu ( komunitatearen batasuna), IKTen ikuspegi enpresariala bultzatu( aberastasun sortzaile modura) eta soziala ( ondasun sozialak sortu hezkuntzaren bidez: aniztasunaren trataera adibidez).
       
b)Politika hauen eragina nabarmen daiteke: gizartearen  mobilizazioan, integrazio sozio-ekonomikoan, ecopolitiketan, turismo berrian...
c)Adibidea, eTwinning.net: dokumentu eta informazioa elkartrukatzeko aukera eskaintzen duen plataforma.
  • Politika hauek irakasleen garapen profesionala sustatzen dute ( irakasteko ikuspegi berriak, konpetentzia teknologikoak) baita eskolaren garapena ere ( eskolaren ikuspegi integrala, prozesuen lidergoa, animazioa, taldeen sustapena, komunitatearen indarra...)
  • Erronka: berrikuntza, irakasle funtzioaren eraldaketa, inklusio digitala, kulturartekotasuna, hezkuntza zabaldua, e-learninga... Irakasleari dagokio, euren ikasleekin, muga zehatzik ez duen prozesu honetan, sustatzaile eta ekintzale modura aritzea.

3. SAKONDU: NATIBO ETA INMIGRANTE DIGITALAK

NATIBO DIGITALAK / INMIGRANTE DIGITALAK edo BELAUNALDIEN ARTEKO ETENA

Azken urteetan teknologiak izan duen hedapen eta zabalkuntza azkarrak ikasleengan aldaketa ugari ekarri ditu, belaunaldi berriek informazioa jaso eta prozesatu desberdin egiten dute (beraien garunak aldatu dira) eta beraientzat pentsatua zegoen hezkuntz sistema, dagoeneko ez du balio.Ikasle berri hauek natibo digitalak dira, internet, bideo-joko, ordenagailu, etab... ama hizkuntzan hezituak.

Mundu aurre teknologikoan jaiotakoak, baina, bizitzaren une batetan teknologia berri horiek eskuratu ditugunak inmigrante digitalak gara. Hizkuntza berri hau gure garunean toki desberdin batean kokatzen da natibo digitalekin alderatuz, horregatik ez gara hain trebeak bere erabilpenean.

Bi talde hauen artean ETEN DIGITALA dago, horrez gain, belaunaldien arteko etena (aurreko belaunaldietaz desberdintzeko gogoa) ere agerian geratzen da.

Guzti hau arazo larri bat da, garai aurre digitala hitz egiten duten inmigrante digitalak (metodologia eta ohitura aurre digitalekin), natibo digitalak hezi eta irakasteko borrokatzen ari baitira. Natibo digitalak bitartean, aspertu egiten dira eta denbora galtzen ari direla uste baitute, beraiei, taldean lan egitea, sarean, informazio azkarra, etab... atsegin zaielako.

Arazo hau konpontzeko, irakasle inmigrante digitalak gure edukiak, ohiturak eta metodologia berreraiki behar dugu eta natibo digitalen hizkuntza eta estiloan komunikatzen ikasi behar dugu.
Hortaz, edukiei dagokienez, bi motatakoak bereiziko ditugu: historikoak eta etorkizunekoak.

    - Historikoak; irakurmena, idazkera, aritmetika, etab...(gure kurrikukulum tradizional  guztia)  beharrezkoak dira eta irakasten jarraitu behar dugu modu erakargarriago batetan.

    - Etorkizunekoak; software, hardware, robotika, etab... baita ere; etika, politika, soziologia, hizkuntzak, etab... ikasleentzat interesgarriak direnak.
Ondorioz, metodologia berriak asmatu behar ditugu gai guztietarako (hizkuntza eta ohitura berrietan oinarrituak eta entretenigarriagoak, interaktiboak, dibertigarriagoak izan beharko dira). Ikasleak eredu edo adibide bezala hartuaz. Adibide modura, bideo-jokoetan oinarrituriko irakaskuntza. Honela, belaunaldien arteko etena xamurragoa bihurtzen da.