Mostrando entradas con la etiqueta 1. ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1. ULERTU. Mostrar todas las entradas

2011/12/31

1. ULERTU: ZER DIRA IKTak eta ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Informatzeko eta komunikatzeko, informazioaren trataera eta komunikazioa errazteko, tresnak dira Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak). Hezkuntzara, eta hain zuzen eskolara eta gelara, interpolatuz, irakasleen, irakasleen eta gurasoen, irakasleen eta komunitatearen, irakasleen eta ikasleen eta ikasleen arteko informazioa eta komunikazio harremanetan islatzen dira tresna horiek.

Hain azkar aldatzen eta eraldatzen den gizarteari begira dagoen hezkuntzak bere prozesuaren baitako partaide guztien elkarlana eskatzen du. Helburu berak jomuga hartuta, elkarrekin egin behar dute lan irakasle, ikasle, guraso, komunitate, agintari eta hezkuntzan zeresana duten agente guztiek. Hala eta guztiz ere, IKT guztiek ez dute lankidetza bermatzen; ematen zaion erabileraren araberakoa baita emaitza. Alegia, teknologia berriak nola integratu behar diren pentsatu egin behar da.

Gaur egungo aniztasunaren eskutik joateko tresna garrantzitsuak dira IKTak. Izan ere, etnia, arraza, ezaugarri, egoera, identitate, kultura... ezberdinetako pertsona taldeak elkarrekin hezten dira eta horien guztien, bakoitzaren, beharrak asetzeko ezinbesteko laguntza izan daitezke teknologia berriak, nola erabili jakinez gero. Era horretara, ikaskuntza pertsonalizatua izango litzateke hezkuntzaren ardatz, eta multialfabetizazioa eta multikulturalitatea bezalako ezaugarriak izango litzateke prozesuaren ardatz nagusi.

2011/12/02

1. ULERTU: GELA eta IKTak, ULERTU

- Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Ezagutza interdiziplinarraren bitartez, hau da, irakasleak bere diziplina ezagutzen du (ingelesa, matematika, natur zientziak, etab), bere diziplina ikasleei erakusteko metodologia pedagogikoaz baliatzen da eta erakargarri eta berritzailea izateko teknologia ezagutuz eta erabiliz. Honi, TPACK metodologia deritzaio.

Argi izan behar duguna zera da, ikasgelak teknologiaz betetzeagatik ez garela berritzaileak eta berrikuntza teknologikoak ez duela berrikuntza pedagogikoa esan nahi.

Beraz, administrazioak azken urteotan ikasgelak teknologiaz hornitu ditu eta irakasleok teknologia hauetaz baliatuz, gure ezagutza eta metodo pedagogikoak erabiliz eta ikasleen parte hartzea bultzatuz eta beraien kuriositatea eta ikertzeko interesa indartuz lortuko dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaile, parte hartzaile eta erakargarriak IKTeen laguntzaz.

Ondorioz, hezkuntzarako eduki digitalak sortzen inplikatu behar gara, gure ezagutza diziplinarra erabiliz eta metodologia pedagogiko desberdinen laguntzaz, ezagutza teknologiko pedagogiko diziplinarra sortu behar dugu.





2011/11/16

1. ULERTU

Nola aurkeztu eduki bat modu erakargarri batean?

 EDUKI ALDETIK:

 -Kalitatezko edukia: helarazi nahi den mezuak esanahia izan behar du eta kalitatezkoa izan behar du. Eztabaida, ikuspuntu desberdinak... sustatzea interesgarria litzake. Mezua argia eta zuzena izan behar da.

-Erakargarritasuna: aurkezpenak hartzailearen arreta mantendu beharko luke, kreatiboa beharko luke izan, originala, pentsarazten duena...

-Argumentazioa, ulergarritasuna, koherentzia: hausnarketa eta berrikuspena sustatu behar ditu. Mezuak zuzena behar du izan.

-Informazio iturri interesgarriak: hau guztia lortzeko, iturri desberdin, fidagarri eta interesgarriak erabili behar dira.

EUSKARRI ALDETIK:


-Euskarri eguneratu eta erakargarria


-Euren artean konpatibleak diren programak eta formatuak

-Mezua da garrantzitsua eta erabilitako formatu eta programak mezua helarazten lagundu behar dute eta ez dira oztopo izan behar. Euskarriak ez du nahi dugun mezua baldintzatu behar.

FORMATU ALDETIK:

-Mezuak eskatzen duenaren arabera, hitza, ahotsa, musika, testua, irudiak, dinamismoa, grafikoak, animazioa... erabili daitezke.

 -Multimedia proiektu batean medio (edo baliapide) ezberdinak integratzen direnean, kontakizunaren “linealitatea” galtzen da, ikuslearen partaidetza aktiboa eskatuz, besterik ezpada, zer ikusi/entzun/irakurri nahi duen aukeratzeko.

2011/11/15

1. ULERTU eta 2. ANALIZATU






Ingelesez da baina ideia jasotzeko erraza!


Ondoren datorrenak berriz, musika oso txarra du baina interesgarria!







2011/10/21

1.ULERTU

      Karmelek hasia...

Ulertu atalarekin hasteko bideo hau ikusi ezazue


  • Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?
Helburu amankomun bat lortzeko, ikasle talde bati pentsatzen, antolatzen, koordinatzen, ikertzen, erabakiak hartzen eta ondorioak plazaratzen lagunduko dien edozein tresna teknologiko laguntzen die lankidetza moduan ikasteko.

Gure kezkak, iritziak eta sentimenduak adierazteko, prozesu baten parte garela senti araziko gaituzten tresna teknologikoak behar ditugu, guztion ekarpenekin taldekideen batuketa bat baino askoz gehiago garela sentitzeko.

Web 2.0. oinarri bezala hartuta, hauek izan daitezke erabili ditzakegun tresna teknologiko batzuk: blogak, eztabaida foroak, webquest, googledocs, wikiak, e-taldeak, internet informazio eta komunikazio gune bezala, aurkezpen multimediak, etab...

     Saioak gehitua:

     Egia da, ez gaude ohituak (ni behintzat) pentsatzera...

Gure kasuan gainera, lauko taldea gara, beraz, 1+1+1+1ek ez du zertan 4 izan behar!23 de octubre de 2011 02:38 

     Saioak gehitua:
     Esandakoei hauexek gehituko nizkioke zerrenda modura:
-Sare sozialak -Egutegi, artxibo eta karpeta partekatuak -Ofimatika aplikazioak -Bat-bateko mezuralitza -Arbel digital elkarreragilea -Blogak -Bideo konferentziak -Posta elektronikoa -Wikiak -Eztabaida guneak -Portatilak NetBooka -USB Memoriak -Testuinguru birtualak LMS -Web Cam -Interneta -Chat -Foroak -Arbel digitala PDI -Bideojoku hezitzaileak -Argazki makina eta bideo kamara
Gustatu zait bideoa, eduki aldetik batez ere. Saioak jarri duen zerrenda luzea eta gero, zer jarriko dugu ba Maitek eta biok! Aurreko lanerako irakurritako txostena eta gero, ausartuko nintzateke jartzera "bideojokoak" bere horretan (hezitzaileak ez direnak ere bai), badaudelako joku batzuk taldean jokatzekoak eta trebatzekoak. 24 de octubre de 2011 04:58 


Lorek gehitua:


Ulertu atal honetan gure aurretiko jakintzaren araberako testua osatu dugu. Hala ere, uste dut interesgarria dela atal honetan gogoraraztea sakondu ataleko hainbat testuren ondoren, baliabide teknologikoen zerrenda hori osatzeko moduan garela, batez ere, web 2.0ren baitako baliabideak gehitzeko. 28 de octubre de 2011 10:12 

2011/09/29

1. ULERTU

Karmel, ni astebukaeran hasiko naiz testuak eta zure dokumentua irakurtzen! Galderatxo bat bakarrik! Zergatik daude atal batzuk gorriz eta beste batzuk urdinez? Urdinduna zurea da eta gorria Loreren ekarpena?

1. ULERTU: LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?


 Talde-lanean egindako testua:

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA,  ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?

Irakatsi eta erabili behar ditugun teknologiak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dugu irakasleok eta horrez gain, etorkizunenan etorriko diren hobekuntza, aldaketa eta tresna teknologiko berriekiko ikusmira eta interesa izan. Hau garatzeko formakuntza pedagogiko berezia behar dugu.
Guzti honek eskatzen du etengabeko ikaskuntza eta berritze prozesu batean murgildu beharra, hau da, etengabeko autoikaskuntzarako beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzea izango da irakasleok beharko dugun formakuntza alorreko ezaugarrietako bat.
Formakuntza berezia, alfabetatze berriak edo multialfabetatze ( Area, Gros eta Marzal, 2008) bezala izendatu diren hauetan izan beharko da: ikus-entzunekoen alfabetatzea, alfabetatze teknologiko edo digitala eta informazio alfabetatzea.
Honela, teknologia berri hauek erakusteko, multialfabetatzeak dituen dimentsio desberdinetan trebatu beharko gara:
  • dimentsio instrumentalean, hardware eta softwarea erabiltzen, hau da, informatika gailu eta periferiko desberdinak erabiltzen, instalatzen eta montatzen jakitea.
  • dimentsio kognitiboan, sarean dagoen iturri ezberdinetako informazioa, baliabide digitalekin modu apropos, praktiko eta esanguratsu batean erabiltzen eta zabaltzen jakitea (datuen bilaketa, aukeraketa, eraldaketa...).
  • dimentsioa sozio-aktitudinala, teknologiarekiko jarrera baikor eta positibo bat landuz, muturreko jarrerak alboratuz (ez aurka-teknofobia, ez guztiz alde-teknofilia) eta elkarlana, errespetua eta enpatia sustatuko dituzten arauak landuz.
  • dimentsio axiologikoan, IKTekiko balore etikoak eskuratuz, IKTak gizartean duten indarra eta pisuaz ohartuz, neutralak ez direla eta izan edo sortu dezaketen kalteetaz ohartaraziz.
Kontuan edukiz gaur egungo ikasleek gehiegizko informazioa dutela (irakasleak informazio hori berreraikitzen irakatsi beharko die); ikasleek irakaslea baino hobeto menperatzen eta ulertzen dituzte teknologia berriak; irakasleak teknologiaren bidez egin beharreko jarduerak, edukiak eta helburuak planifikatu, gauzatu eta ebaluatu beharko ditu, ez du inprobisatu behar, beraz ez da nahikoa teknologiak edukitzearekin, erabiltzen jakin behar da; ikuspegi konstruktibista batetik, IKTek irakaskuntzaren kudeaketa konplexuagoa bihurtzen du (irakasleak, lankideekin, gurasoekin, ikasleekin... komunikatzeko beharrezkoak diren baliabideak erabiltzen jakin behar du) eta azkenik, ikaskuntza prozesuaren baitan teknologia erabili ikaskideen arteko lankidetza modura (talde lana) eta geografikoki beste nonbait kokaturiko ikasleekin ere bai.
Bestalde, analizatu atalean aipatu eta zerrendatzen diren “Behar Kontzeptualak, Behar Metodologikoak eta IKTen inguruko ezagutzetan” formakuntza berezia beharko dugu.
Beraz, beharrezkoak izango ditugun baliabide intelektual, teknologiko eta praktikoak eskuratzeko formakuntza beharko dugu, eredu pedagogiko berri baten laguntzaz, gizarte hau jasaten ari den harreman, kultura eta hiritarren eskubideen aldaketaren aurrean, gure ikasleei hiritar digital arduratsuak izaten erakusteko.