Lau hilabete pasa ditugu blog hau elikatzen. Hasiera hartatik gaur arte asko ikasi dugu eta horren isla da IKTZaLeak bloga.
Zaila izan da taldean lan egitea, erdibertaratze modalitateari eutsiz, apenas elkar ikusi gabe. Baina kontuak kontu, oso aberasgarria izan da guztiontzat. Elkarrekin lan egiteko era berri batean trebatu gara eta aurrerantzean ere, etorkizunean, baliagarria izango zaigu.
Blog honen helburua IKTen inguruan hausnarketa sustatzea da; zehazki, eskola testuinguruan. Pausu desberdinetan, Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, beharko genukeen formakuntza teknologikoa zehazten saiatuko gara. GU IKTZaLeaK GARA!!
Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALA. Mostrar todas las entradas
2012/01/23
2011/10/20
5. KONPARTITU
Taldekideen
teknografiak ikusita eta ondoren taldean egindako hausnarketak oinarri
hartuta, hauxek dira IKTZaLeok ateratako ondorioak:
Etorkizuneko
irakasle modura, jakina da egun jasotako IKT formakuntza urte gutxiren
buruan, iraungita egongo dela; aldaketak, berrikuntzak... etengabekoak
dira. Hori dela eta, IKTak erronka esanguratsuak dira irakaskuntzan,
baina hauen aplikazioa eta erabileraren aurretik, ezinbestekotzat jotzen
dugu, egungo ikaskuntza-irakaskuntza metodologien inguruko hausnarketa.
Izan ere, IKTek ez dute bermatzen irakaskuntzaren berrikuntza.
Instrumentuak edota teknologiak bitartekari soilak dira eta ez dira ez
helburu ez eta irakaskuntza prozesua bere osotasunean eraldatuko
dutenak; irakasleen praktikak, hautatutako metodologiak, oinarri
ideologikoak... dira irakaskuntza aldatu eta IKTak erabilgarri
bilakatzen dituztenak.
Gure
taldeak, noski, IKTen erabileraren aldeko apustua egiten du, baina egun
duten ohiartzuna eta hauen benetako ekarpena kuestionatuz eta
gehiegizko protagonistagonismoa zalantzan jarriz. Aurkezpenean ikaskide
batek aipatu zuen eran “IKTak erabili behar dira hauek erabiltzen ari
garela ohartu gabe”.
Gainera,
ezin gara ilusionismoan erori: IKTak ez dira neutralak eta interes
jakin batzuen araberakoak dira, eskoletan baliabide ekonomikoak urriak
dira, zuzendari eta administrazioaren pentsamoldea zaila izan ohi da
aldatzen... Gauza asko aldatu behar dira IKTen erabilera bultzatzeko eta
hauetako asko irakasleen eskuetatik, konpetentzietatik kanpo daude.
Hala
ere, badaude irakaslearen esku edo konpetentzien barne dauden
egitekoak, besteak beste, teknografietan ikusi genituen eran hauexek:
Erronka nagusien artean,
ezagutzaren gizarte honetan eta errealitate birtuala hain protagonista
den testuinguru honetan, hiritar digital arduratsuak heztea litzake:
eten digitala sahiestuz, konpetentzia digitala lantzea. Honetarako
irakasleen etengabeko formakuntza eta multialfabetizazioa ezinbestekoak
dira.
Behar metodologikoei
dagokionez, beharrezkoa ikusten dugu eskolekin, lankideekin,
administrazioarekin, komunitatearekin eta ikasleen familiekin uztartzeko
bideak sendotzea; errealitate birtuala egungo eskolarekin uztartzeko
bideak irekitzea; IKTak eta hauen ezagutzak era eguneratuan mantentzeko
metodologiak sustatzea; irakasteko metodoak ikasleei egokitzea; IKTak
eta emozioak uztartzea: teknologiaren bidez ere baloreak eta
sentimenduak lantzea; IKTak eta jakintza arloak osatzea;
kontruktibismoaren eta lankidetza bultzatuz, ikasleek aurretik dakitena
kontutan hartzea...
IKT tresnei dagokionez teknografietan ikusi moduan ezinbestekoak dira ikusentzunezko plataformak: Movie Maker, Youtube, Skype... Erabilpen teknologikoa duten tresnak:
PDI, arbel eragileak, Web 2.0, IKT eta honen aplikazioak, Officeko
programak, Komunikazio plataformak, Wiki, Internet, Eskola2.0
(neetbook), Programen deskargak, Movie Maker, e-Books, e-Readers, Arbel
digitala, Foroak eta eta agertuko direnak... eta informazioaren
kudeaketarako baliagarriak diren tresnak kudeatzea nahitaezkoa da IKT
eta honen aplikazioak. Eta komunikazio plataformak:
Bloga, Movie Maker, Youtube, Wiki, Internet, Konpetentzia digitala,
Programak deskargatu, Eskola 2.0, Lankidetza, Web quest, Skype, Sky
drive eta agertuko direnak...
Etiquetas:
5. KONPARTITU,
KONPETENTZIA DIGITALA
2011/10/19
2011/10/14
2011/10/13
4. ERAIKI: TEKNOGRAFIA PROBA
Hemen nire teknografia, gaia aldadu dut pixkat, baina ideia moduan hemen daukazue. Karmelerena ikusi dut eta ondo dago, kontzeptu teknikoagoak erabiltzen ditu, baina musika aldatuko nuke, indartsuegia iruditzen zait. Bibliografia (argazkiak nondik atera ditugun) jarri behar da.
2011/10/12
4.ERAIKI: TEKNOGRAFIA
Hona hemen nik proposatutako lana, orain zuei dagokizue hau aldatu, hobetu edo berregin.
Aio, Karmel.
2011/10/10
3. SAKONDU
Ados nago Saioa. 4-5 testu garrantzitsuenen laburpenak jarri ditzakegu zati honetan; Lorerena, natibo digitalena, hobeto ikasten al da ordenagailuekin? testua eta besteren bat.
2011/10/09
3. SAKONDU: BESTE ZENBAIT TESTUTAKO IDEIA ESANGURATSUAK
BESTE ZENBAIT TESTUTAKO IDEIA ESANGURATSUAK (ESKEMATIKOKI)
A) ESKOLAN IKTen ERABILERA EGOKIEN INGURUKO EUROPAR MAILAKO POLITIKAK (Juaquín Paredes Labra)
- Ordenagailuen eta IKTen erabilera duela gutxi gizarteratutako praktika; honenbestez, baita hauen inguruko politikak ere.
- Lehenengo saiakera intstituzionalak Erresuma Batuan 1980; Espainian 1986an.
- IKTek izugarrizko erronka luzatu eskolari eta hezkuntza sistemari: desafio ez da teknologikoa soilik ( ordenagailuak ikasgelan txertatu); erronka kulturala eta organizatiboa da (eskola antolatzeko era berri bat eskatzen baitute IKTek).
- Politika hauen helburuak denboran zehar aldatuz eta garatuz joan dira: IKTen erabilera txikitatik sustatu, eten digitala gainditu, konpetentziak landu, desberdintasunak kudeatu...
- Politika hauen beste zenbait helburu esanguratsu: lana sortzeko ekintza aktiboak sustatu IKTen bidez, , mundu teknifikatu honetarako alfabetizazioa bultzatu ( e-gobernanza, e-hiritartasuna, globalización, e-negocios...)
- 80-90. hamarkadan politika hauen helburua: errekurtso teknologikoak, azpiegiturak eta irakasleen formakuntza. Bada garaia, ikuspegi mugatu hau gainditu eta IKTek zer eskaintzen duten eta hezkuntza sistemaren norabidearen nondik-norakoaren inguruan hausnarketa sakona egitea.
- Praktika onak: zenbait ikerketen arabera, Britainia Handiko eskolen %11 bakarrik egiten du erabilera egokia. Adibiderik egokienak, irakasle eta ikasleen arteko interakzioa eta rolen aldaketa sustatzen zuten zentroak dira: lan interdisziplinarra, lan inklusiboa, beste eskola batzuekin hartuemana... zuten horiek, alegia. (European Schoolnet de 2006).
- Europar Batasunaren ikuspegia eskolan IKTen erabileraren inguruan: Europar Batasunak ez du hezkuntza politika konkreturik, nahiz eta programa bereziak eta jarrera partehartzailea izan.
a)
Politiken dimentsio desberdinak: elkarbizitza sustatu ( komunitatearen
batasuna), IKTen ikuspegi enpresariala bultzatu( aberastasun sortzaile
modura) eta soziala ( ondasun sozialak sortu hezkuntzaren bidez:
aniztasunaren trataera adibidez).
b)Politika
hauen eragina nabarmen daiteke: gizartearen mobilizazioan, integrazio
sozio-ekonomikoan, ecopolitiketan, turismo berrian...
c)Adibidea, eTwinning.net: dokumentu eta informazioa elkartrukatzeko aukera eskaintzen duen plataforma.
- Politika hauek irakasleen garapen profesionala sustatzen dute ( irakasteko ikuspegi berriak, konpetentzia teknologikoak) baita eskolaren garapena ere ( eskolaren ikuspegi integrala, prozesuen lidergoa, animazioa, taldeen sustapena, komunitatearen indarra...)
- Erronka: berrikuntza, irakasle funtzioaren eraldaketa, inklusio digitala, kulturartekotasuna, hezkuntza zabaldua, e-learninga... Irakasleari dagokio, euren ikasleekin, muga zehatzik ez duen prozesu honetan, sustatzaile eta ekintzale modura aritzea.
3. SAKONDU: NATIBO ETA INMIGRANTE DIGITALAK
NATIBO DIGITALAK / INMIGRANTE DIGITALAK edo BELAUNALDIEN ARTEKO ETENA
Azken
urteetan teknologiak izan duen hedapen eta zabalkuntza azkarrak
ikasleengan aldaketa ugari ekarri ditu, belaunaldi berriek informazioa
jaso eta prozesatu desberdin egiten dute (beraien garunak aldatu dira)
eta beraientzat pentsatua zegoen hezkuntz sistema, dagoeneko ez du
balio.Ikasle berri hauek natibo digitalak dira, internet, bideo-joko, ordenagailu, etab... ama hizkuntzan hezituak.
Mundu aurre teknologikoan jaiotakoak, baina, bizitzaren une batetan teknologia berri horiek eskuratu ditugunak inmigrante digitalak
gara. Hizkuntza berri hau gure garunean toki desberdin batean kokatzen
da natibo digitalekin alderatuz, horregatik ez gara hain trebeak bere
erabilpenean.
Bi talde hauen artean ETEN DIGITALA dago, horrez gain, belaunaldien arteko etena (aurreko belaunaldietaz desberdintzeko gogoa) ere agerian geratzen da.
Guzti
hau arazo larri bat da, garai aurre digitala hitz egiten duten
inmigrante digitalak (metodologia eta ohitura aurre digitalekin), natibo
digitalak hezi eta irakasteko borrokatzen ari baitira. Natibo digitalak
bitartean, aspertu egiten dira eta denbora galtzen ari direla uste
baitute, beraiei, taldean lan egitea, sarean, informazio azkarra,
etab... atsegin zaielako.
Arazo
hau konpontzeko, irakasle inmigrante digitalak gure edukiak, ohiturak
eta metodologia berreraiki behar dugu eta natibo digitalen hizkuntza eta
estiloan komunikatzen ikasi behar dugu.
Hortaz, edukiei dagokienez, bi motatakoak bereiziko ditugu: historikoak eta etorkizunekoak.
- Historikoak; irakurmena, idazkera, aritmetika, etab...(gure
kurrikukulum tradizional guztia) beharrezkoak dira eta irakasten
jarraitu behar dugu modu erakargarriago batetan.
- Etorkizunekoak; software, hardware, robotika, etab... baita ere;
etika, politika, soziologia, hizkuntzak, etab... ikasleentzat
interesgarriak direnak.
Ondorioz,
metodologia berriak asmatu behar ditugu gai guztietarako (hizkuntza eta
ohitura berrietan oinarrituak eta entretenigarriagoak, interaktiboak,
dibertigarriagoak izan beharko dira). Ikasleak eredu edo adibide bezala
hartuaz. Adibide modura, bideo-jokoetan oinarrituriko irakaskuntza.
Honela, belaunaldien arteko etena xamurragoa bihurtzen da.
3. SAKONDU: ORDENAGAILUA, EMOZIO-SORTZAILEAK
ORDENAGAILUAK, EMOZIO-SORTZAILEAK
Makinak izan arren, zirrarak sortzen dituzten gailuak dira ordenadoreak. Horrela, muturreko bi jarrera antzeman litezke:
Teknofobia:
txikitatik erabili ez duen eta bere bizitzan txertatu behar izan duen
edozein teknologiari muzin egitean datza. Eskuratu nahi dituen
giza-balioak arriskuan jartzen ditu teknologiak teknofobo baten ustez.
Teknofilia:
teknologia munduan barneratuta ikusten du teknofilikoak bere burua eta
garapen eta berrikuntzak adi-adi jarraitzen ditu. Hainbat onura dakartza
teknologiak bere ustez eta garapenaren eta aurrerapenaren sinonimotzat
du teknologia.
1. Irakasleen jarrera
Komunikabideen
hezkuntza-onuren usteen arabera egiten dute irakasleek alde batera edo
bestera irakasleek. Alde edo kontra, zergati batzu azal litezke:
Aldaketaren kontrako erresistentzia
Edozein
lanbidetan kostatzen da euskarriak, arrazoiak eta helburuak argi ez
dituen aldaketak onartzea, batez ere, egin beharreko lan berria
menderatzen ez denean. Hala ere, aldaketa horiek burutzeko bitarteko-
eta irakasleen prestaketa-falta izaten dira jarrera negatibo baten
arazorik azpimarragarrienak.
Hutsuneak prestaketari dagokionez
Ordenagailuak
erabiltzeko teknika gero eta konplexuagoa den heinean, gero eta
beharrezkoagoa da tresna era egokian erabiltzeko gutxieneko trebetasuna
izatea. Horrez gain, didaktika alorra ere jorratu –eta bide batez osatu–
behar luke prestakuntza horrek. A
legia, etengabeko lotura izan behar
lukete prestakuntzak eta egiazko erabilera-testuinguruak.
Autoestima eta frustrazio maila
Teknologia
berriekin batera hazi diren ikasleek irakasleak baino lehenago
barneratuko dituzte sarritan hainbat tresna edota baliabide. Gainera,
makinek eta programek sarritan egiten dute kale eta irakasleari
beharrezkoa izango zaio inprobisatzea, aldaketak egitea… Irakaslearen
araberako frustrazioa sortzen du egoera honek.
Ordenagailua irakaslearen ordezko gisa
Zeresan
handia du eta izango du ordenagailuak heziketa eremuan, informazioa
eman, orientatu eta lagunduko duten pertsonez gain, ikasteko materiala
behar delako. Hala ere, irakaslearen ordez ordenagailua jartzeak
errealitatetik urruti dauden egitura eta antolaketa aldaketa ekarri
beharko lituzke.
Ordenagailuaren eraginkortasuna hezkuntzan
Ikertzaileek
ordenagailuen onurak birritan azpimarratuta ere, praktika zehatzek,
eskarmentuaren ezagutzek eta ekarpen praktikoek ekarriko dute
erabilpenaren zabalkundea.
2. Lanbidetik haratago: pertsona
Jarduerak
eta gu geroni aldatzen gaitu teknologiaren erabilera instrumentalak.
Azken finean, kulturaren, gizartearen eta pertsonaren aldaketak dakartza
ordenagailuak hezkuntzan barneratzeak.
Emakumeak
Informatikaren
zabalkundea emakumeentzat oso onuragarria izan ez bada ere
(80.hamarkadan, gizonek menderatzen zuten informatika-kultura), kontuak
aldatuz doaz azken urteotan, eta “egun emakumeek onartuago dute ordenadorea kulturaren baitan” (S. Turke, 1997).
Hala
eta guztiz ere, generoen arteko ezberdintasun hori pixkanaka desagertuz
doala dirudien arren, badira ezberdintasunak, eta ordenagailuen
jokoetan nabaritzen da batez ere. Izan ere, joku horiek gizonezkoei
zuzenduta daude (borrokak… direla). Jokoen bitartez, emakumezkoen artean
sustatu behar da ordenagailuen erabilera.
Belaunaldi berriak
Aurretik
esan bezala, umeak teknologia berrietara ohituta daude, beren bizitzako
beste edozein elementuren pareko dituzte eta informatika-hizkuntza
erraz menderatzen dute. Gurasoek, makinak erabiltzen ez badakite ere,
onartzen dute seme-alaben informatika-prestakuntza. Hala ere, ezagutza
ezari esker, gurasoek ez dakite zein erabilpen ematen dieten seme-alabek
ordenagailuari… eta hor sortzen dira arazoak.
Giza-desberdintasunak
Alde
batetik, aldez aurretik existitzen diren komunikazio giza-ereduak
indartzen dituzte teknologia berriek; bestalde, giza-sare
menderatzaileak sustatzen dituzte. Hortaz, komunikabide berriak kultura
tradizionalak zurgatu ohi ditu.
Hori
horrela izanik, dirudienez, areagotuz joango dira ezberdintasun
sozialak. Kontua ez da teknologia berria izatea ala ez, baizik eta
diseinuaren nolakotasunak. Bi hitzetan, teknologia orokorrean txertatuko
lukeen hezkuntza eta kultura falta dago.
HOBETO IKASTEN AL DA ORDENAGAILUEKIN? ERANTZUN ZAILA ALA GALDERA OKERRA
Hezkuntza
alorrean euskarri berri bat agertzen denero plazaratzen da bere
erabilpen egokiaren kezka. Euskarri baten erabilpena maneiatzeko zailak
diren hainbat aldaeren araberakoa (testuingurua, sinesmena, sortzen duen
itxaropena…) da eta hortaz, egokiagoa da ordenagailuaren ikaskuntzaren
inguruko berezitasunak eta alderdi bereizgarriak aztertzea.
Testuinguruaren eragina ikaskuntzan
Testuinguruaren eragina ikaskuntzan
McLuhan
(1973)anen esanei jarraiki, teknologia-kontsumitzaile egin gara; hain
azkar aldatzen dira hauek zeinen eragiten dituzten ondorioak aztertzea
ezinezkoa zaigun. Ideia argirik eman ez duten ikerketen faltan,
beharrezkoa da, hala ere, metodoa eta komunikabidea –euskarria– ez
nahastea. Horren harira, hiru jarrera daude:
Komunikabideak ikaskuntzan eragiten du. Informatikaren kasuan, positiboa da eragin hori.
Komunikabide
bakoitzak efektu sozial eta psikologikoak sortzen ditu bere entzulerian
eta giza harreman zehatzetan; eta pentsakeretan, mamiarengandik
independente samarra izan ohi dena.
Informatikak,
funtzio anitzetako alorra izanik, hainbat hezkuntza filosofia iradoki
ditu (B. Somekh, 1992): edukien gehiengoaren ikaskuntza barneratzen
laguntzeaz gain, ikasle bakoitzaren erritmora moldatzeko gaitasuna du
ordenagailuak; ikaskuntzaren erdigune eta motorra ikaslea izatera
bideratzen du, bestalde, esate baterako, tresna kognitibo edota
mikromunduen bitartez.
Azken
finean, hezkuntza sistema aldatzeko aldaketa eta erreforma elementutzat
hartzen da informatika eta hezkuntza-kalitatea hobetzeko, kostuak
jaisteko, elementu curricular berriak barneratzeko… balio izatea espero
da.
Komunikabideak ez du ikaskuntzan eragiten. Ordenagailuak ez dira salbuespen.
Ikuspegi
honen arabera, metodoek (eduki eta estrategiek) eragiten dute
ikaskuntzan eta ez euskarriek. Ikaskuntza ahalbideratzen duten tresna
soilak dira euskarriak eta ez dute ikaslearen emaitzan eragiten (Clark,
1994). Era honetara, euskarrien aukeraketa ekonomia kontu bilakatzen da.
Komunikabideak ikaskuntzan eragin dezake. Euskarriaren ezaugarrien araberakoa da.
Euskarriak
ez du ere ikaskuntza gidatzen baina ikaskuntzan eragin dezaketen
hainbat ezaugarri baditu euskarriak. Funtzio anitza izateari esker,
ezagutzak barneratzeko eta aurrez existitzen ez diren informaziora eta
komunikaziora heltzeko hainbat era jartzen ditu aukeran teknologiak.
Salomon
eta Clark (1977)en arabera, estimuluen garraiatzaile hutsak dira
euskarriekin egindako ikerketetan. Euskarriei buruz egindako
azterketetan, aldiz, ikasleen ezaugarri kognitibo eta afektiboekin elkar
eragiten duten barne-ezaugarriak ikertzen dira.
Azkenik, Vigotskyren ikuspegiaren arabera, elkar eragiteko balio duen tresna da ordenagailua eta jarduerak eraldatzen ditu.
Hedabidearen berezitasunak
Hemendik
urte batzuetara argibideak beharko ez badira ere, gaur egun pertsonek
laguntza behar dute oso azkar aldatzen ari den hizkuntza ezberdin bat
ulertzeko. Izan ere, berezko ezaugarriak baditu informatikak:
Hainbat idazkera sinboliko barneratzen ditu bere baitan
Hainbat
euskarri aurki daitezke pantaila berean multimedia edo hipermedia
programa batean: irudiak, musika… Aurrerapen handia da berez ezaugarri
hori, baina hala ere, askoz mantsoago doaz softwarearen aldaketak eta
askotan ez dute bat egiten batak eta besteak.
Dinamikoa da
Zenbait prozesu aldagarri era berean, pantaila berean, erakusteko gai da informatika.
Interaktiboa da
Elkar eragiteko gaitasun handia du informatika-teknologiak: ekintza-erantzuna prozesua berehalakoa da ordenagailuan.
P.Lévyren
arabera, interakzio gradua aldagai askoren arabera neur daiteke eta
horien artean telepresentzia, birtualtasuna, komunikazioaren
elkarrekikotasuna; jasotako mezua pertsonalizatzeko eta bere egiteko
aukerak; eta irudiaren inplikazioa.
Hezkuntza
softwarearen kasuan, nabigazioaren eta darabilen diseinu hezigarriaren
arabera neurtzen da interaktibitate gradua. Horrela, sei interakzio
gradu bereizten dira:
- Objetuena:teklatu edo saguarekin aukeratutako objetuen erantzuteko gaitasuna.
- Nabigazioarena: lineala (sekuentzia-lerroa jarraituz, programan zehar aurrera edo atzera egin dezake erabiltzaileak) ala hierarkikoa (menu edo item bat aukeratuz, programako zatietara irits daiteke).
- Loturena: eduki berrietara daraman hitz edo objetuen bitartez informazio berria eskuratzeko gaitasuna da.
- Jardueren euskarri gisakoa: programa erabiltzen den bitartean jaso daitekeen laguntza.
- Eraikitzailea: jarritako helburuak betetzeko erabili behar dituen osagaiei esker, testuingurua eraikitzean datza.
- Bihurkaria: Erabiltzaileak erabakiak hartu, galderak erantzun eta arazoak konpondu behar dituenean.
McLuhanek,
bestalde, garrantzia eman zien berezitasunei eta espazio akustikoa eta
bisuala ezberdindu zituen, mundu ulertzeko era gisa. Alde batetik,
komunikabide bakoitzak espazio horiek bere erara antolatzen dituela
azpimarratu zuen; eta bestalde, giza-komunikabideetan era orokorrean
eragiten duela ere adierazi zuen.
Eskoletan ordenagailuak erabiltzeari buruzko ikerketak
Kontzeptu
teoriko eta eraikitzaileak frogatzera edota teknologiaren
erabilera-efektuak aztertzera bideratzen dira ikerketak kasu honetan (ez
nahastu ebaluazioekin, zein erabileraren eraginkortasuna neurtzen
duten).
M.Hannafin
eta laguntzaileen (1996) arabera, alor teknologikoan garatu eta erabili
diren ikerketen garapenarekin daude lotuta ordura arte egindako
ikerketak. 5 fase bereiztu zituzten:
1. fasea: hezkuntzako programa informatiko jakinak erabilerakoan, ikasketa efektuak aztertzen dira.
2. fasea: tresnaren eraginkortasuna ikuspuntu ekonomikotik begiratzen du.
3. fasea: hezkuntza softwarea garatzeko egokienak diren teoriak ikertzen dira.
4. fasea: irakasuntza-ikaskuntza prozesuaren berrikuntzak aztertzen ditu, ikuspegi psikologiko eta pedagogikotik.
5. fasea: teknologiaren erabilerak orokorrean eragindako ondorioak ikertzen ditu.
Reeves (1995)ek sei helbururen arabera sailkatzen ditu ikerketak:
- Ikerketa teorikoa: hainbat alorretako teoria eta printzipioen azterketa logikoan oinarritzen da.
- Ikerketa enpirikoa: teknologiak giza-komunikazioa, ikaskuntza eta egikaritzeekin lotutako fenomenoak deskribitzen eta interpretatzen ote dituen ikertzen du.
- Interpretaziozko ikerketa: teknologiaren erabilerari, ikaskuntzari eta giza-komunikazioari buruzko fenomenoak deskribitu eta interpretatuz, hezkuntzak nola funtzionatzen duen ikertzen du.
- Ikerketa postmodernoa: izkutuko ezaugarruak azaleratzeko helburuarekin, ikaskuntza eta giza-komunikazioan teknologiak duen eraginaz aritzen da.
- Garapenari buruzko ikerketa: teknologiak erabilerak eragindako giza-garapenaren aldaketak ditu ardatz.
- Programa, produktu edo metodo jakin baten ebaluazioan oinarritutako ikerketa: produktuaren eraginkortasuna balioestea du helburu.
Eta horrez gain, ikertzeko 5 metodologia izendatu zituen:
- Kuantitatiboa: datu kuantitatiboak metodo estatistikoekin aztertzen ditu.
- Kualitatiboa: datu kualitatiboak biltzen ditu eta metodo etnografikoen bidez azaltzen.
- Teoria kritikoa: testu eta teknologiak eraikitzen ditu, explizituak ez den diskurtsoa bilatuz.
- Literaturaren berrikuspena: beste ikerketen analisi eta integrazioa da.
- Mixtoa:
Reevesen
ikerketen emaitzen arabera, ikerketa gehienak enpirikoak dira eta
metodo kuantitatiboa da gehien erabiltzen dena; metodo kualitatiboa eta
teoria kritikoa apenas erabiltzen dira.
Ikerketak
sailkatzeko beste era bat da makroestudio (hezkuntza maila
ezberdinetan, informatikaren erabileran eta atzitzeko gaitasunean
oinarritutakoak) eta mikroestudio (erabiltzen diren produktuen eta gela
edo ikstetxeetako integrazio eta ikaskuntza curricularren ikerketan
oinarritutakoak) gisa definitzea. Azken horien artean hiru motatakoak
ezberdindu daitezke, ardatz hartzen dutenaren arabera: produktua;
erabiltzailea; edota testuingurua.
Beste hainbat ikerketa garrantzitsu ere badira: Clark eta Sugrue (1988), Castaño (1994), G. Salomon (1992)…
Zer geratzen da ikertzeko?
Orain
arte garrantzia gutxi eman zaio teknologiaren eraginari
antolakuntzaren, metodologiaren eta kultura-balioen esparruan. Asko dago
oraindik ikertzeko teknologien eraginaren inguruan, besteak beste,
gizarte, kognizio, bertaratzeko eta erdi bertaratzeko ikasketa…
kontuekin lotutako arazoak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
